Mikeldi Perez artista getxoztarrak 'Andamiaje' erakusketea aurkeztu dau Rekalde aretoan

Bizkaie! 2014-05-20 18:18   Kulturea

Bizkaiko Diputazinoaren Barriek 2014 programeak proposamen barria dakar, Mikeldi Perezen Andamiaje. Irudi piktorikoaren eta bere euskarriaren arteko hartu-emonak ikertzen ditu asrtista bizkaitarrak. Garagarrilaren 6ra arte egongo da ikusgai, Bilboko Rekalde aretoan.

Bizkaiko Diputazinoaren Barriek 2014 programeak proposamen barria dakar, Mikeldi Perezen Andamiaje. Irudi piktorikoaren eta bere euskarriaren arteko hartu-emonak ikertzen ditu asrtista bizkaitarrak. Garagarrilaren 6ra arte egongo da ikusgai, Bilboko Rekalde aretoan.

Mikeldi Perezek azaldu dauenez, nire domeinu teknikotik guztiz kanpo dagoan tresna bat topetako sortu jatan beharrizana da proiektu honen abiapuntua. Sua amatetako tresnea eukan, eta pintetako erabiltea otu jakon. Teknika horrek gainditu egin ebala autortzen dau. Oreka bat lortu behar dot, teknika hori mugatu, hori nire kontroletik urrunegi dago. Orduan, nire bidean kasualidadez aldamio bat agertu zan, bila nenbilen horixe zala ikusi neban, azaltzen dau. Eta holan ekin eutson orain Rekalde aretoan ikusgai dagoan erakusketako lanak atontzeari.

Mikeldi Perez Urkijo (Getxo, 1983) Sopelan bizi da gaur egun, eta bertan egiten dau lan. EHUn egin zituan Arte Eder ikasketak. Sorkuntza artistikoko hainbat beka jaso dau, arte plastikoetako sari batzuk bere bai, adibidez Arte Bisualen Creación Injuve Saria (2010), Bilbao Arte Fundazinoaren Egoitza Saria (2010), Hirugarren Saria Ertibil-Bizkaian (2011) eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Sorkuntza Artistikorako Bekea (2012-2013). Azken urteotan banakako erakusketak egin ditu, eta erakusketa kolektibo ugaritan parte hartu dau.

Barriek 2014 saileko hurrengo erakusketeak Iker Serranoren lanak jasoko ditu, garagarrilaren 8tik abuztuaren 31ra, eta irailaren 2tik aurrera Alvaro Gilen sorkuntzak egongo dira ikusgai. Bizkaiko Foru Aldundiak emondako bekei esker egindako proposamenak batzen ditu ekimenak, laguntzinoa jaso eben denporan egindako ikerketa personalen emoitzea dira.

Rekalde aretoak ondoko ordutegia dauka: astelehenetik zapatura, 10:00-14:00 eta 17:00-20:30; domeka eta eta jaiegunetan, 10:00-14:00. Astelehenetan zarratuta dago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu