EOSek Miguel de Unamuno idazle bilbotarra omenduko dau eguenean

Bizkaie! 2014-05-20 18:41   Musikea

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak idazle eta pentsalari bilbotarraren omenezko kontzertua eskainiko dau eguenean, 20:00etan, Bilboko Euskalduna jauregian. Unamunoren jaiotzearen 150. urteurrena ospatzeko, Hizkuntza Unibertsala saioa prestau dabe.

Bonu denporaldiko 12. programako kontzertu bakarra izango da. Valentin de Zubiaurreren Ledia eta Fernando el Emplazado operetako preludioak osotuko dabe programea. Lan bien artean, Ramon Barea aktoreak Unamunok 1897an argitaratutako Diario íntimo bere egunkarian musikearen inguruan jasotako hainbat hausnarketa irakurriko ditu.

Weberren Fagot eta orkestrarako kontzertua izango da entzungai ostean, EOSeko fagot bakarlari François Proudek interpretauta, eta egitaraua osotzeko, Schumannen 3. Sinfonia eskainiko dau. Guillermo Garcia Calvok lehenengo aldiz zuzenduko dau orkestrea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu