Euskararen Erakunde Publikoak eta Euskaltzaindiak 2016. urtera arteko hitzarmen-markoa sinatu dabe Baionan

Bizkaie! 2014-05-21 12:02   Euskerea berbagai

Frantxua Maitia EEPko presidenteak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak hurrengo urte birako hitzarmena eta 2014rako betebeharrak jasoten dituan gehigarria izenpetu dabe Baionan, Euskaltzaindiaren egoitzan. Erakunde bien arteko lankidetzea garatu eta egituratzen dau akordioak.

Frantxua Maitia EEPko presidenteak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak hurrengo urte birako hitzarmena eta 2014rako betebeharrak jasoten dituan gehigarria izenpetu dabe Baionan, Euskaltzaindiaren egoitzan. Erakunde bien arteko lankidetzea garatu eta egituratzen dau akordioak.

2008. urteko urtarrilaren 24an izenpetu eben Euskaltzaindiak eta Euskararen Erakunde Publikoak lehen hitzarmen-markoa. Hitzarmen orokor horrek erakundeen arteko lankidetzearen nondik norakoak zehazten zituan, eta lankidetzearen ardatzak eta erakunde bakotxaren betebeharrak finkatzen. Bestalde, urtero, hitzarmen orokorrari lotutako urteko gehigarri bat sinatu izan da, urteko lanak alkarregaz zehazteko.

Lankidetzearen ardatzak dira, besteak beste: Euskaltzaindiak Ipar Euskal Herriari jagokozan argitalpenak kaleratuko ditu; EEPren proiektu deialdian, Ipar Euskal Herriko eragile pribaduek aurkeztutako argitalpen proiektuen hizkuntza-kalidadearen azterketea; euskerazko toponimoen grafia egokiari buruz, batez be alkargotatik EEPk jasoten dituan galderei erantzuteko, aholkuak emotea eta prestakuntzak antolatzea; eta Ikas pedagogia zentroaren argitalpen proiektuen hizkuntza baieztapena.

Euskera batuari jagokon puntu bat jaso da hitzarmen-marko barrian: modu didaktiko eta dibulgatiboan, hurrengo urteetan eta Ipar Euskal Herriari begira, Euskaltzaindiak euskera batuaren arloan egindako lana zabaltzen ahaleginduko dira Akademia eta EEP, teknologiak eskaintzen dituan bide barriak erabiliz.

Modu berean, 2014. urteko lankidetzearen zehaztasunak, bakotxaren egitekoak, argitalpen programea eta diru-laguntzinoak zehazten dituen eranskina izenpetu dabe. Honeek dira eduki nagusiak: Euskaltzaindiak EEPren eta Eusko Jaurlaritzearen Proiektu Deialdiko argitalpen proiektuen hizkuntza kalidadearen azterketea egingo dau; Euskaltzaindiak aholkua emongo deutso EEPri, toponimoen grafia egokiari buruzko gaietan; IGNeko toponimoen normalizatze lanaren emoitzak publiko egingo dira; Ikas pedagogia zentroaren argitalpen proiektuen hizkuntza baieztapena egingo da.

Horrezaz aparte, ondoko argitalpenak jaso dira: Mongongo Dassanzaren albaitaritza eskuidatziak (Txomin Peillen), Bahnar deitu salbaiak (Henri Duhau) eta Approche textologique et comparative du conte traditionnel basque dans les versions bilingues de 1873 à 1942 (W. Webster, J.-F. Cerquand, J. Barbier, R.M. Azkue) (Natalia Mikhaïlovna Zaïka).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu