Bizkaiko sei gazte Kaliforniako euskal diasporearen lekuko izango dira

Bizkaie! 2014-05-21 15:38   Euskaldunak munduan

BFAk antolatu dauen Kliforniara lehiaketearen irabazleek ekin deutsie dagoeneko Ipar Ameriketako euskal nortasunaren topaketara egingo daben ibilbideari. Iraide Artetxe, Eneko Corral, Julene Barinaga, Marta Barea, Pello Baños eta Iván Poyato dira saridunak.

Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu dauen Kliforniara lehiaketearen irabazleek ekin deutsie dagoeneko Ipar Ameriketako euskal nortasunaren topaketara egingo daben ibilbideari. Iraide Artetxe, Eneko Corral, Julene Barinaga, Marta Barea, Pello Baños eta Iván Poyato dira saridunak.

Kliforniara euskerazko twitter lehiaketako irabazleak gaur, hilak 21, abiatu dira bost eguneko iraupena izango dauen bidaian. Bidaian, gazte horreek Ipar Ameriketan eta batez be Kaliforniako euskal kulturearen testigu izango dira. Kliforniara lehiaketako irabazleak Bizkaiko gazteen ordezkari izango dira bertan, ikusi eta biziko dabenaren bozgorailu izanik. Kliforniara-Kliforniatik egitaraua osotuko dabe sei gazte horreek, Kaliforniara heltzen diranean eta Kproiektuak dituan plataforma desbardinetatik, bertan biziko dituen bizipen eta hausnarketak zabalduko ditue.

Ames Amerikarra jarraituz lehenengo, Los Angelesera joango dira euskal aztarnak bilatzera eta ondoren, Kern Country Basque Clubak antolaturiko Bakersfield NABO Convention ekitaldian hartuko dabe parte.


Kliforniara

Kgunetik Kliforniara twitter bidezko lehiaketea izan da, Bizkaiko Lurralde Historikoan eta esparru guztietan (gizartea, etxea, landa, uria, teknologia, eskolea...) euskerearen erabilerea ezagutzera emotea izan dau, euskeraz komuniketea, adierazotea eta bizitea, zilegi ez eze, errealidadea dela aldarrikatuz.

Bizkaiko gazteek, sormena erabiliz, Bizkaian euskereak dituan berezitasunak gizarteratzeko ekimena izan da eta bide batez euskerearen erabilerea sustatzeko, batez be esparru ez formaletan, eta batez be sare sozialetan. Lehiaketea Lurralde Historikoko gazteriari zuzenduta egon da eta twitter bidez euskerearen erabilerearen ganeko argazkiak, soinuak eta bideo-laburrak partekatzea izan dau oinarri.


Kproiektua

Euskeraz, K letreak plurala adierazoten dau eta Bizkaian, gu dalakoaren laburdurea, baita beste gauza askorena be:

K sarea josteko gunea da: Bizkaiko komunidade gaztea sare sozialetan harremanetan jarteko gunea: Kgunea.

K Komunikazino eta Informazino tresna digitalak erabilteko KIT bat sortzeko laborategiak dira: KIT.lab.

K sormena erabiliz adierazoteko hedabidea da. Horretarako Kmovie bideo lehiaketea jarri dogu martxan: sariez gan, jasoko doguzan bideoakaz Bizkaiko mapa bisual eta emozionala osotzeko.

K (K)abian dago. Gazteak alkartzeko, etorkizunera begiratzeko, eztabaidatzeko eta hausnarketak partekatzeko topaleku parte-hartzailean eta sortzailean, euskerea erabiliz, gazteon jakin-minak, desioak eta konpromisoak adierazoteko.

Hori guztia eta gauza gehiago da K.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu