2014ko Euskal Jaia Eibarren eta 'Ezpalak' nazinoarteko jaialdia: tanbolinteroak eta txistulariak

Bizkaie! 2014-05-21 17:36   Kulturea

Eibarko Klub Deportiboaren, Kezka Dantza Taldearen eta herriko beste hainbat alkarteren eskutik jatorkun Euskal Jaiak aurten be Ezpalak dakarzku, 2006tik antolatzen dan nazinoarteko jaialdi ikusgarria, Eibarren eta Iruñean egiten dana.

Eibarko Klub Deportiboaren, Kezka Dantza Taldearen eta herriko beste hainbat alkarteren eskutik jatorkun Euskal Jaiak aurten be Ezpalak dakarzku, 2006tik antolatzen dan nazinoarteko jaialdi ikusgarria, Eibarren eta Iruñean egiten dana.

Maiatzaren 25ean, Urkizuko parkean alkartuko dira jantzari eta tanbolintero guztiak, eta baita Eibarko Kezka jantza taldeko jantzari eta txistulariak be. Andoni Altzibar, Amaia Baglieto, Iñaki Barua, Jose Migel Laskurain eta Roberto Altzerreka izango dira Kezkako txistulariak. Eguerdiko 12:00etan abiatuko da kalejirea Urkizutik, aurretik txistulari talde eder bat dabela, izan be, Eibarren garai desbardinetan txistulari ibilitako hainbat lagun batu dira eta domekan kalean izango baitira, horreetako asko hainbat urte ondoren.

Eguerdiko 12:30ean izango da jantza emonaldi nagusia Untzaga plazan. Ondokoak dira jaialdian parte hartuko daben taldeak:

- Kezka jantza taldea (Eibar, Gipuzkoa).

- Cambrilseko ball de bastons eta Angell Vallverdu flabiolairea - Tarragona (Katalunia).

- Ataitze jantza taldea eta Xabier Itzaina xirularia - Itsasu (Lapurdi).

- Muelas del Paneko jantzariak eta Mario Martinez Roncero tamborileroa - Zamora (Gaztela-Leon).

- Feet Together Jump! Stephen Rowley taboragaz - Gloucestershire (Ingalaterra).

- San Lorenzo jantza taldea German eta Jon Aldekoa txistulariakaz - Berriz (Bizkaia).

Arratsaldean, barriz, 17:00etatik aurrera erromeria izango da, Aiko taldeagaz.


Barikuan, hilak 23, hasi eta domekan, hilak 25, amaituko dan Euskal Jaiaren programa osoa Klub Deportiboaren webgunean lortu daiteke.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu