'Ene uste makalean'

Bizkaie! 2014-05-23 10:27   Musikea

Soraluzeko Gaztelupe tabernako goiko pisuan lagunarteko barriketaldi modukoak egitea da asmoa, kulturea, euskerea, musikea, literaturea… edo beste gai orokor eta ez hain orokorren inguruan jarduteko.

Soraluzeko Gaztelupe tabernako goiko pisuan lagunarteko barriketaldi modukoak egitea da asmoa, kulturea, euskerea, musikea, literaturea… edo beste gai orokor eta ez hain orokorren inguruan jarduteko.

Martitzen arratsalde/iluntzean izango dira saioak eta konbidadu bat izango da horreetan bere ikuspuntua edo esperientzia azaldu eta horren inguruan hausnartzeko eta eztabaidatzeko. Berbaldiak izango dira batzuetan, liburu edo diskoen aurkezpenak besteetan; eta izango dira literatura testuen irakurraldiak edo/eta horreen inguruko alkarrizketak…

Lagunarteko saioak izango dira, guztientzat edegiak. Bertaratzeko nahikoa da euskalzalea edo kultura zalea izatea, jakin-mina eukitea, ez da zertan irakurlea edo ezertan aditua izan. Inguruko euskalzaleoi luzatu deutsuegu konbita. Baita tarte atsegina pasa nahi dozuenoi be.

Helburua be bada bertaratzen diranek parte hartzeko aukerea izatea, iradokizunak, eretxiak edo/eta ekarpenak egitea, azken finean horrexek aberastuko baititue harremanak eta ideien trukaketak.

Mokadua eta edatekoa be izango dira batzuetan.

Beheko partean urteetan izan diran chopper-motorra eta Billie Hollidayren irudia goiko aldera eroan dira eta Billie gunea izena nahi deutsagu emon gune horri. Dana dala, izena eta edukiak landuko doguz, ekinez egiten baita izana. Oraingoz Ene uste makalean izenpean hasiko gara


Honenbestez, hurrengo astean hasiko gara:

- Maiatzak 27, martitzena, 19:30ean, Euskal kantagintza modernoaren historia laburra. Andoni Tolosa MORAU.


- Bagilak 3, martitzena. Parisen bizi naiz. KOLDO IZAGIRRE.


- Bagilak 17, martitzena. Esatari, idazlea, musikazalea. FERMIN ETXEGOIEN.


Andoni Tolosa

Andoni Tolosa aurpegi desbardin asko dituan musikazalea eta musikaria da. Musikeagazko maitasun horrek bultzatuta, zenbait bide aukeratu ditu gustuko dauen musika hori zabaltzeko garaian.

Hainbat komunikabideetan ibilitakoa, Munduko Musikakaz eta euskal musikeagaz zer ikusirik daben gaietan aditua, hainbat irratsaio zuzendu ditu Egin Irratian, Gipuzkoako Herri Irratian eta Info7 Irratian (Itaka, Hegoaldeko Ostatua…). Horrezaz gan, Egin, Euskaldunon Egunkaria, Argia, Gara eta Berrian ibili da musikearen inguruko gaiak jorratzen (disko-kritika, artisten biografiak, erreportajeak eta aitamenak). Aditu lez www.badok.info gunearen dokumentazinoa osotzen parte hartu eban euskal folk taldeen alorrean.

Disko-jartzaile legez, DJ Talo ezizenez, 1998an hasi zan, hainbat taberna, jaialdi eta festa gunetan Munduko musikek eta elektronikeak bat egiten daben esparruko doinuakaz jentea jantzan jarten. Arreta berezia ipiniz Afrikar, Brasildar, Arabiar eta Balkanetako musika garaikideetan.

Azkenik, Morau ezizenagaz, pop-rock munduko kantautore konprometidua da: 5 disko kaleratu ditu, bi azkenak Agotak taldearen laguntzinoagaz. Ezagunak dira haren humore, askotan, azido samarra eta kantuen bidez inguruaren argazki zorrotzak egiteko trebezia.

Songwritter edo kantautorren tradizinoari jarraituz tabernak izango dira Morauren kantuen lehen babeslekuak, nahiz eta eszenatoki handiak be ezagutu. Bere sena ondo bideratuta egongo da hasieratik, gizartearen ikuspegi ironikoa eskaintzen dituen pop kantuak eginez. Billy Bragg eta Woody Guthrieren jarratzailea izanik, ezin zen beste modu batera izan.

Azklen garaian buru belarri dabil Arrainentzako himnoak webgunea elikatzen (http://arrainentzakohimnoak.org) eta tartean Beñardo lagunagaz edo bere kasa kantari.

Diskografia:

- Morau (1996)
- Kantu Galduak (1998)
- Amodio Domestikoak (2000)
- Txukalda (2004)
- Kalamidadeak (2008)

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu