'El Mayorazgo de Basterretxe' filmaren soinudun bersinoa Bilboko Euskal Museoan aukeztuko dabe maiatzaren 29an

Bizkaie! 2014-05-26 14:01   Barriak

Mario Azkonak 1928. urtean zuzendu eban El Mayorazgo de Basterretxe film luze mutuaren proiekzinoa izango da maiatzaren 29an Bilboko Euskal Museoan, eta, lehen aldiz, soinudun bersinoan aurkeztuko da. Emonaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da eta sarrerea doban izango da.

Mario Azkonak 1928. urtean zuzendu eban El Mayorazgo de Basterretxe film luze mutuaren proiekzinoa izango da maiatzaren 29an Bilboko Euskal Museoan, eta, lehen aldiz, soinudun bersinoan aurkeztuko da.

Euskal Museoko arduradunek prentsa ohar bidez jakinarazo dabenez, garaiko Euskal Herriko ohitura tradizionalak primeran islatzen dituan pelikula sano interesgarria da El Mayorazgo de Basterretxe, eta Bilbon Euskadiko Filmategiak itxitako kopia ikusi ahal izango da.

Era berean, filman agertzen diran jantziak egiteko, Euskal Museoan ikusgai egozan garaiko jantziak hartu ziran eta horretarako, orduan museoaren zuzendari zan Jesus Larrearen lankidetzea izan eben. Emonaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da eta sarrerea doban izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu