Ikusleen parte-hartzea ardatz izango dau aurten Bilboko Act antzerki jaialdiak

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-05-27 15:14   Kulturea

Hamazazpi lan labur eskainiko ditu aurten Act Lan Laburren Antzerkialdiak, bagilaren 2tik 7ra, Bilbon eta Barakaldon. Jantza, antzerki, performance eta zirku ikuskizun barritzaileenak ikusteko aukerea izango da, eta prezio merkean ganera, izan be aurten 12 euroko bonuagaz saio guztiak ikusi ahal izango dira.

Hamazazpi lan labur eskainiko ditu aurten Act Lan Laburren Antzerkialdiak, bagilaren 2tik 7ra, Bilbon eta Barakaldon. Jantza, antzerki, performance eta zirku ikuskizun barritzaileenak ikusteko aukerea izango da, eta prezio merkean ganera, izan be aurten 12 euroko bonuagaz saio guztiak ikusi ahal izango dira.

Bilboko Kafe Antzokian hasi eta amaituko da Act jaialdia, bertan aurkeztu dabe Joseba Lazkano eta Fer Montoya zuzendariek, eta eurekaz batera izan dira Bilboko Udaleko Kultura Zuzendari Iñaki Lopez de Agileta, Bizkaiko Diputazinoko Kultura zuzendari Gonzalo Olabarria, Bilboko Udaleko Bardintasun, Lankidetza eta Uritarren saileko Oihane Agirregoiria eta igazko Act sari nagusiaren irabazle Sabine Molenaar sortzailea.

Hamaikagarren edizino honetan jaialdiak norabide barri bat hartuko dau, halanda ze, munduan erreferente izango diran taldeen zabalkundeaz gan, ikusleen parte-hartzea sustatuko dau. Publiko orokorra erakarteko apustua nabarmendu dau Fer Montoya Act-eko zuzendari artistikoak: Act azokea da, kongresua, eszena-ikerketan dabilzanentzako topagunea, baina ohiko ikusleez aparte, urrunago heldu nahi dogu, jente gehiagorengana.

BAI Bizkaiko Antzerki Ikastegiak antolatzen dau jaialdia, eta Joseba Lazkano zuzendari teknikoak gogoratu dauenez, ikasleei mundu profesionalera salto egiteko aukerea eskaintzeko sortu zan Act. Lehen barrura begirakoa zan batez be, baina kanpora atera nahi dogu, gizartera edegi, ganeratu dau.

Barakaldo Antzokian egingo diran tailerrek abiatuko dabe Act jaialdia, bagilaren 2an. Arlo pedagogikoak hasiera-hasieratik izan dau garrantzi berezia Act jaialdian. Sabine Molenaar, Foyer Productions, Mirage Teatro eta Teresa Brayshaw izango dira tailerren arduradunak. Ganera, Actmosfera saioetan, bazkalosteetan, artista eta programatzaileen arteko topaketak egingo dira.

Edegiera saioa, dana dala, bagilaren 4an egingo da, Bilboko Kafe Antzokian, 20:00etan. Belgikatik datorren Sandman konpainiak Touch me taularatuko dau, igaz sari nagusi izan zana. Ostean, Mirage taldeak immigrazinoaren gaia lantzen dauen Quijotadas lana aurkeztuko dau. Antzerkia jentea sensibilizetako tresnea da -azaldu dau Agirregoitiak- eta errealidade desbardinak erakusteko kapaz da. Mirage taldeak, ganera, sorkuntza tailerra eta berbaldi bat antolatu ditu.

Bagilaren 7ra bitartean, hainbat jaialditan saritutako lanak taularatuko dira Act jaialdiaren eszenatokietan, Kafe Antzokian, Pabellon 6 aretoan, Guggenheimen eta Barakaldo Antzokian, batzuk lehiaketa barruan eta beste batzuk kanpoan: Compañia 1985ren Los años de la virtud, Mauma alkartearen #Elkarrekin bakarrik, Lasalaren Hooked, Lowri Jenkinsen The invisible city, Howool Baeken Did U hear, Impromptusen Caballitos de anis eta H.in ballet taldearen Delevery. 200 proposamen jaso ditu antzerkialdiak, eta 17 aukeratu dira, ez da lan erraza izan, adierazo dau Lazkanok.

Sarietan be bada aurten nobedaderik, Act Sari Nagusiaz aparte, aurten jaialdiak Seuleko Duri Antzokiaz daukan lankidetzeari esker, Act-Duri saria sortu da, artista barri onena nabarmentzeko. Epaimahaia Itziar Lazkano aktoreak, Joan Negriek antzerkigileak eta NakHyun Kang zuzendariak osotzen dabe.

Act Sari Nagusia irabazten dauen taldeak 2.000 euro jasoko ditu, datorren urteko jaialdian aurkeztu behar dan lan batean erabilteko. Ganera, hilebeteko egoitza artistikoa egin ahal izango dau Bilbon. Act-Duri Saria lortzen dauenak, barriz, bere sorkuntzea Seulen aurkezteko aukerea eukiko dau, gastu guztiak ordainduta.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu