'Gorantz goaz, GO, GO!' lemapean, Euskal Eskola Publikoaren jaia Balmasedan, bagilaren 1ean

Bizkaie! 2014-05-29 11:27   Euskerea berbagai

Enkarterrira doa aurten Euskal Eskola Publikoaren jaia, Balmasedara. Mendia ikastetxe publikoko ikasle, irakasle eta gurasoek egun oso egitarau ederra atondu dabe, kontzertuak, tailerrak, pailazoak, putxera dastaketea eta abar.

Enkarterrira doa aurten Euskal Eskola Publikoaren jaia, Balmasedara. Mendia ikastetxe publikoko ikasle, irakasle eta gurasoek egun oso egitarau ederra atondu dabe, kontzertuak, tailerrak, pailazoak, putxera dastaketea eta abar.

Goizeko hamaiketan hasiko da jaia Balmasedan, eta arrastira arte adin guztietarako eskaintzea egongo da aukeran. Lau gune prestau ditue: Mendi Eskolea, San Juan Plazea, Seberino Deuna Enparantza eta Gazte eta Kirol Gunea. Seberino Deuna Enparantza gunean Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Bizipoza ikuskizuna eskainiko dabe, 12:00etan.

Kirol Gunean, egun osoan danetarikoak probetako aukerea egongo da: kanoak, tirolina, rokodromoa, arku-tiroa, herri kirolak, futbola eta txirrindularitzea. Eta tailerrak be izango dira: gore makillajea, rastak, tatuajea eta abar. Siroka eta Vendetta taldeen kontzertua 18:30ean hasiko da. Siroka talde balmasedarrak egin dau, ganera, aurtengo kantea, Gorantz goaz, GO, GO!.

Janik ez da faltauko domekan, izan be San Juan Plazan putxerak eta Eusko Labeleko oilasko-pintxoak dastatu ahalko dira, 13:30etik 15:30era. Egitarau osoa ikusi gura izan ezkero, hemen.

Enkarterrin eskaerea eskaintzea baino handiagoa da, eskaerea gorantz doa urtero, horregaitik aukeratu dabe Gorantz goaz, GO, GO! lemea. Gurasoek euskerazko hezkuntzea bultzatzeko lan handia egin arren, oraindino Enkarterrin asko dagoala egiteko uste dabe EHIGEko arduradunek. Hamar herrik osotzen dabe Enkarterri eskualdea, zortzik daukie eskaintza publikoa, eta danetara 2.500 ikasle dira.

EHIGEren esanetan, baina, ez da nahikoa, ez ditu eskaerak asetzen. Sopuertan ez dago lehen hezkuntza publikorik, Gueñesen urteak daroez institutu barria noiz eregiko, Zallako eskolea ganezka dago eta Balmasedan preminazko konponketak behar ditue. Egoera horren barri emon gura dabe bagilaren 1eko jaiaren bitartez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu