Martxan da 12. Caostica Film Laburren jaialdia

Bizkaie! 2014-05-29 12:31   Barriak

Zapatura bitartean, Caostica film labur eta bideoklipen jaialdiak 39 lan erakutsiko ditu Bilbon. Lan sarituak astelehenan, bagilak 2, ikusi ahal izango dira EHUren Bizkaia Aretoko Paraninfoan, 20:00etan. Emonaldi guztiak debalde dira.

Lehiaketa barruko ikus-entzunezkoen proiekzinoak eguenean eta barikuan egingo ditue, 22:00etan, Pedro Arrupe pasealekuan eta Arenalean, hurranez hurran. Zapatuan egingo dabe amaiera ekitaldia, Bilborocken. Film labur bizarroak proiektauko dira, eta Wau y los Arrrghs!!!, Dj Chavecito, VJ Nauseas eta Ramon Churruca taldeek joko dabe ostean. Sariak zapatuan bertan banatuko ditue. Film irabazleak astelehenean ikusi ahalko dira, Bizkaia Aretoan, 20:00etan. Pelikulen ganeko argibideak, hemen.

Hamabigarren edizino honetako epaimahaia Estrella Ramos aktore pornoak, Jose A. Perez blogari eta zuzendariak eta Koldo Almandoz zinemagileak osotu dabe.

Caosticaren egitarau osoa, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu