'Dragoi Bola Z' filma euskeraz helduko da astegoienean

Bizkaie! 2014-05-29 13:43   Barriak

Dragoi Bola Z euskeraz ikusteko aukerea izango da Zineuskadi Alkarteak kudeatzen dauen Zinema Euskaraz programeari esker. Estreinaldia gainera, Platform estilo amerikarreko aste amaiera bateko ekitaldia izango da maiatzaren 30, 31 eta bagilaren 1ean.

Dragoi Bola Z euskeraz ikusteko aukerea izango da Zineuskadi Alkarteak kudeatzen dauen Zinema Euskaraz programeari esker. Estreinaldia gainera, Platform estilo amerikarreko aste amaiera bateko ekitaldia izango da maiatzaren 30, 31 eta bagilaren 1ean.

Marrazki bizidunetako telesailaren bikoizle bardinak izango ditu filmak be, eta Maria Teresa Eguskiza Gorostizaren zuizendaritzapean ibiliko dira, besteak beste, Xebe Atencia Rubio Gokuren ahotsean eta Felix Arkarazo Izarkelaia Vegetarenean.

Masahiro Hosodak (Los caballeros del Zodíaco) zuzendua, eta Yusuke Watanabek idatzia, honakoa kontetan deusku filmak: Maji Booren kontra burrukatu eta urte batzuk geroago, krisi batek mehatxatu dau lurra. Bills, txikizioaren jainkoak, uniberso osoko orekeari eusten deutsona, bere loaldi luzetik esnatu da. Saia batek Freezer garaitu dauen zurrumurrua entzun ondoren, Bills haren bila abiatu da. Denpora luzea igaro ondoren hain arerio indartsua topaukeran hunkituta, Gokuk erronkea jo deutso txikizioaren jainkoari, baina ezinean dabil jainkoaren ahalmena izugarrizkoa baita. Bien bitartean, Billsek agur-berba kezkagarriak bota ditu: Lurrean izango ahal da norbait txikitzea merezidu dauenik! Goku, Vegeta, Gohan eta lurreko ganerako gerrariak izango ete dira gai aurrekaririk ez dauen indar txikitzaile hau geldiarazoteko?


Estreinaldia

Oraingoz, filma honako aretoetan estreinauko da: Barakaldo (Max Ocio eta Yelmo Megapark), Orereta (Niessen), Leioa (Artea), Bilbo (Zubiarte), Donostia (Bretxa), Gasteiz (Yelmo Boulevard) eta Irun (Ocine).


Zinema Euskaraz

Zinema Euskaraz programearen helburua herritarren eskura euskal balio zinematografikoak sustatuko dituan, euskerearen erabilerea komunikazino kultural lez erabiliko dauen zein aisialdi arloan normalizazinoa bultzatuko dauen film sorta bat jartea da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu