Aniztasunaren aldeko 11 Danbor Martxan 40 perkusino eta animazino taldek parte hartuko dabe Donostian

Bizkaie! 2014-05-29 18:26   kulturbiz

Euskal Herria 11 Kolore herri ekimenak zapaturako, maiatzaren 31rako, Donostian deitu dauen 11Danbor Martxarako dana prest dauka. Eskubide berak, betebehar berak, aukera berak lelopean egingo dan martxea 11Kolore Jaiaren ekitaldi nagusia da. Igaz egin zan lehenengo aldiz jai hori, kultur eta jatorri aniztasunaren balioa aldarrikatzeko.

Euskal Herria 11 Kolore herri ekimenak zapaturako, maiatzaren 31rako, Donostian deitu dauen 11Danbor Martxarako dana prest dauka. Eskubide berak, betebehar berak, aukera berak lelopean egingo dan martxea 11Kolore Jaiaren ekitaldi nagusia da. Igaz egin zan lehenengo aldiz jai hori, kultur eta jatorri aniztasunaren balioa aldarrikatzeko.

Euren kabuz bertaratuko diranez gan, berrogei bat perkusino eta animazino talde helduko dira autobusez Euskal Herriko hainbat lekuetatik. Horreen artean dagoz: Oreka Tx musika taldea, Lekittoko Deabruak kale-antzerkiko taldea, EIDABE, Gure Musikari Handiak; ghanar, aljeriar, senegaldar, nikaraguar edota saharar jatorrizko alkarteetako jantzari eta perkusino taldeak, batukada desbardinak, Mamiki lako jai-koadrilak, erraldoien konparsak, joaldunak eta zanpantzarrak, eta abar. Gainera, Donostiako hainbat tanborradek - Amara Berri, Goazen Erreala, Errixoako Etxea eta hainbat ikastetxe- be parte-hartzea baieztatu dabe.

Kontuak kontu, 17:30etarako dago deituta 11 Danbor Martxea, Alderdi Ederren. Txupinazoa jaurti ostean, Oreka TX taldeak igaz propio sortutako Atanbora kantua joko dabe alkarregaz partaide guztiek. Aurten, Javier Suarezek botako dau txupinazoa, Donostiako Errioxako Etxearen izenean. EH 11 Kolorek omenaldi txiki bat egin nahi deutso Gipuzkoako Erregio etxe zaharrenari, aurten 100 urte bete dituelako.

Donostiako Piraten Burubeltz konparseak animauko dau 11Danbor Martxea eta, Donostiako erdiguneko kaleak zeharkatu ondoren, Alderdi Ederren amaituko da Lekittoko Deabruak suzko ikuskizunagaz.

11Danbor Martxaz gan, 11Kolore Fest Jaialdiak beste ekitaldi asko izango ditu. Donostia 2016 Fundazinoaren babesagaz, aurten, EH 11 Kolorek eta Gipuzkoako Erregio Etxeen Federazinoak indarrak batu ditue, Kultur aniztasunaren asteburu oso bat ospatzeko. Kontzertuak, antzerkia, folklore jantzak eta gastronomia izango dira bertan. Egitaraua indartzeko, Donostiako Udalak hainbat ekitaldi antolatu ditu barikurako, maiatzaren 30erako.

11 Kolore Fest Jaialdian ez da faltako igaz sekulako arrakastea izandako 11Pintxo 11Zapore ekimen gastronomikoa. Alde Zaharreko hamaika tabernek 2 euroren truke pintxo berezia eskainiko dabe zapatuan eta domekan, Mexiko, Txile, Galiza, Katalunia, Eskozia, Irlanda, Palestina, Maroko, Txina, Kolonbia eta Errioxako gastronomietan oinarrituta.

Maiatzaren 31n, egitaraua Sardina Freskue familia osoarentzako antzezlanagaz hasiko da, Eidabe Ekimen Kulturalak produzidutako obra hau Boulevardean antzeztuko da, 12:30ean.

11Danbor Martxea amaitu ostean, Konstituzio Plazan, 20:30ean, Jon Maya eta Haritz Salamanca jantzariek sortutako Altzaquillo izango da ikusgai, euskal jantzak eta flamenkoa buztartzen dituan koreografia, hain zuzen. Ondoren, Lasarte Oriako Semblante Andaluz eta Tik-Tara musika eusko kubatarra egiten dauen talde zarauztarraren txandea izango.

Kultur aniztasunaren asteburua domekara arte luzatuko da, Gipuzkoako Erregio Etxeen Federazinoak antolatu dauen jaiagaz. Errioxako, Gaztelako, Andaluziako, Extemadurako, Aragoiko eta Galizako hainbat folklore talde abiatuko dira goizeko 10:00etan Alderdi-Ederretik Konstituzino Plazara. Bertan emonaldiak egingo ditue 11:30 eta 14:30 bitartean eta 18:00 eta 21:00 bitartean. Egun osoan zehar zortzi txosna egongo dira zabalik, eta bertan jatorri desbardinetako produktu gastronomikoak salduko dira.

Bestetik, Donostiako Udalak hainbat kultur ekitaldi eta umeentzako tailer antolatu ditu; barikuan (maiatzak 30) izango dira Easo Plazan, 17:30etik 21:00era.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu