Aitor Arrutia Azkuetak irabazi dau Enkarterri-Ezkerraldeako Bertsolari Txapelketako finala

Bizkaie! 2014-06-02 10:48   Bertsolaritzea

Ariketa puntuagarri guztiak jokatu eta buruz burukoa Aitziber Bengoetxea Uriberen kontra egin ostean, Aitor Arrutia Azkuetak jantzi dau txapela. Udagoieneko Bizkaiko Txapelketarako zuzeneko txartela lortu dau Artzentalesekoak.

100 lagun inguru batu dira Zallako Zine Antzokian Enkarterri-Ezkerraldeako finalean. Finalistak, hurrengoak: Aitor Arrutia Azkueta; Aitziber Bengoetxea Uribe; Ander Ucelay Aristi; Idoia Anzorandia Kareaga; Ion Barrocal Besga; eta Nuria Cortada Ibañez

Ariketa puntuagarri guztiak jokatu eta buruz burukoa Aitziber Bengoetxea Uriberen kontra egin ostean, Aitor Arrutia Azkuetak jantzi dau txapela. Udagoieneko Bizkaiko Txapelketarako zuzeneko txartela lortu dau Artzentalesekoak. Holan geratu dira puntuazinoak:

Aitor Arrutia Azkueta 346,5
Aitziber Bengoetxea Uribe 289 (buruz buruko barik 198,5)
Ion Barrocal Besga 198,5
Nuria Cortada Ibañez 193,5
Ander Ucelay Aristi 179
Idoia Anzorandia Kareaga 177,5

Txapeldunari Iñigo Santacoloma Txotx euskera alkarteko sortzaile eta kideak jantzi deutso txapela. Oroigarriak Xabier Diaz Zallako Udaleko euskera zinegotziak eta Matxalen Zabaljauregi Far Westeko bertsolariak taldeko kideak banatu deutseez bertsolariei.

Gai emoile beharretan Maialen Akarregi ibili da. Epaimahaia Ander Txakartegi Basterretxeak, Nahikari Ayo Acebok, Jurgi Fuentes Goikoetxeak eta Mirari Azula Aurrekoetxeak osotu dabe; idazkari lanak, Itziar Basterretxea Olarreagak egin ditu.

Enkarterri-Ezkerraldeako finala jokatu aurretik kanporaketa bi jokatu dira. Trapagaranen jokatu zan lehenengo kanporaketatik Nuria Cortada eta Aitor Arrutia doaz finalera; Santurtziko bigarren kanporaketatik, Aitziber Bengoetxea, Ander Ucelay, Idoia Anzorandia eta Ion Barrocal.

Enkarterri-Ezkerraldeko finalagaz amaitu dira Bizkaiko eskualdeetako txapelketak. Bizkaikorako behin-behineko sailkapena webgunean dago argitaratuta. Bigarren izen emote epea amaitzen danean argitaratuko da behin betiko zerrendea.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu