9.294 ikaslek egingo dabe Unibersidadera sartzeko probea UPV/EHUn

Bizkaie! 2014-06-03 15:40

Eguaztenean, bagilak 4, aurten Euskal Autonomia Erkidegoan Batxilergoa amaitu daben 9.294 ikaslek Unibersidadera sartzeko probak hasiko ditue UPV/EHUn, igaz baino %5,4 gehiagok. Igoerak hiru campusetan izan dira: Araban, %8,3 gehitu da, Bizkaian %3,1 eta Gipuzkoan %7,9. Ikasleen %54,4 emakumeak dira, eta %46,6 gizonak.

Eguaztenean, bagilak 4, aurten Euskal Autonomia Erkidegoan Batxilergoa amaitu daben 9.294 ikaslek Unibersidadera sartzeko probak hasiko ditue UPV/EHUn, igaz baino %5,4 gehiagok. Igoerak hiru campusetan izan dira: Araban, %8,3 gehitu da, Bizkaian %3,1 eta Gipuzkoan %7,9. Ikasleen %54,4 emakumeak dira, eta %46,6 gizonak. %45,7 sare publikotik dator, eta %54,3 pribatu edo kontzertatutik.

Aitatutakoei, Goi Mailako Heziketa Ziklo bat (Lanbide Heziketea) egin daben eta fase espezifikora bakarrik aurkeztuko diran beste 500 ikasle gehitu behar jakez. Gainera, probak aurreko urteetan edo erkidegotik kanpo egin zituen 800 ikasle aurkeztuko dira notea hobetzeko.

Probak bi fase izango ditu: orokorra eta espezifikoa. Fase orokorrak Batxilergoa amaitzean ikasleek graduko unibersidade-ikasketa ofizialak egin beharreko heldutasuna eta oinarrizko trebetasunak dituen ala ez neurtzea dau helburu. Honako bost azterketez osotuta dago: Gaztelania eta literaturea; Euskerea eta literaturea; Filosofiaren historia edo Historia; Atzerriko hizkuntza eta Batxilergoko 2. mailako modalidadeko ikasgai baten azterkeeta, ikasleak nahi dauena. Gai bakotxak 0 eta 10 bitarteko notea jasoko dau, eta fase honetan gehienez 10 atera daiteke.

Batxilergoko notearen eta fase orokorreko kalifikazinoaren artean egindako batez besteko nota haztatuan (%60 Batxilergoari jagoko eta %40 fase orokorrari) 5 puntu edo gehiago lortu ezkero probea gainditutzat joko da, baldin eta ikasleak fase orokorrean gitxienez 4 puntu lortu baditu.

Fase espezifikoa borondatezkoa da eta haren helburua da neurtzea ikasleen ezagutzak eta arrazonetako gaitasuna arlo jakin batzuetan, hau da, unibersidadean egin nahi dituan ikasketakaz zerikusia dabe arloetan. Fase honek aukerea emoten deutso ikasleari fase orokorrean lortutako kalifikazinoa hobetzeko. Parte espezifikoan ikasle bakotxak Batxilergoko bigarren mailako modalidadeko edozein gai aukeratu leike, fase orokorrerako aukeratu dauena izan ezik. Gehienez lau gairen azterketak egin ahal izango ditue fase espezifiko honetan. Eta, gehienez, 4 puntu eskuratu ahal izango dituzte. Gai bakotxari 0 puntutik 10 puntura bitartean emongo jako, gitxienez 5 bat lortzen bada hartzen da kontuan, eta azkeneko notea aterako da borondatezko bi nota onenak eta haztatzeko parametroak biderkatuz. Haztatzeko parametroen baloreak 0,1 eta 0,2 dira eta unibersidadeak ezartzen ditu gaiak hautatutako graduagaz dauen loturearen arabera.

Unibersidadera sartzeko probak bagilaren 4an, eguaztena, 8:45ean hasiko dira eta 18:45ean amaitu. Bigarren egunean, eguena, hilak 5, azterketak 9:00etatik 18:45era arte izango dira eta, hirugarren egunean, baikuan, 9:00etatik 15:00etara.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu