V. Ahoa Bete Hots jardunaldiak aurkeztu ditue

Bizkaie! 2014-06-03 17:35   Bertsolaritzea

Jardunaldiak garagarrilaren 2tik 4ra izango dira Amasa-Villabonan, Esan berriz, esan lemapean eta transmisinoa izango da ardatz nagusia. Izena emoteko epea bagilaren 25era arte luzatuko da.

Gaur aurkeztu dau Mintzola Fundazinoak Ahoa Bete Hots jardunaldien bosgarren edizinoa. Nora Urbizu Arozena, Amasa-Villabonako Kultura eta Euskera zinegotzia, Beñat Gaztelumendi Arandia, Mintzola Fundazinoko Patronatu kidea eta ikerkuntza arduraduna eta Joxe Mari Carrere Zabala ipuin kontalaria arduratu dira egitasmoa aurkezteaz. Garagarrilaren 2tik 4ra izango da Amasa-Villabonan, Esan berriz, esan lemapean eta transmisinoa izango da ardatz nagusia. Izena emoteko epea bagilaren 25era arte luzatuko da.

2010ean abiatu eban Mintzola Fundazinoak Ahoa Bete Hots proiektua. Mintzola egitasmoaren barruan ahozko kultur sorkuntzan dabilzan diziplina desbardinetako adituak konbidetan ditue konpartiduten dituen gai eta ardurak jorratzeko.

Aurten transmisinoa izango da berbagai. Esan berriz esan lelopean antzerki, bertsolaritza, kantagintza eta ipuingintzearen transmisinoa landuko dabe. Transmisinoaren garrantziari buruzko gogoetakaz, esperientzia personalakaz eta okasinorako egokitutako sorkuntza saioakaz gozetako aukerea izango da. Mikel Markez, Amaia Zubiria, Maika Etxekopar, Joseba Tapia, Jon Sarasua, Antton Luku, Xabier Amuriza, Antton Irusta eta Miren Amuriza izango dira hizlari Amasa-Villabonan, Mintzola Fundazinoaren egoitzan, garagarrilaren 2, 3 eta 4an.

Ahozkotasunaren zein ahozko generoen transmisinoan interesa dauen edozein asetzeko jardunaldiak dira. Batez be irakasleei, aisialdiko begiraleei eta irakasleei zuzendua da. Hezkuntzako irakasleak, euskaltegi, udaleku, barnetegi, antzerki, bertso-eskola, kantu eta ipuin irakasleak, gurasoak eta ahozko generoen transmisinoa eragiten daben guztiei zuzendua. Euren guneetan praktikan jarteko gogoeta eta esperientzien barri emongo dabe hizlariek.

Matrikulearen prezioa:

- Matrikula arrunta: 70 euro.
- Antzerkizale, Kantuzale, Ipuin kontalari edo Bertsozale Alkarteetako bazkideak: 45 euro.
- Aiztondo Mankomunidadeko herrietako biztanleak: 45 euro.
- Ikasle, lanbako eta erretiratuak: 40 euro

Izen-emoteko epea: bagilaren 4tik 25era, www.mintzola.com atarian edo telefonoz: 00 34 943 693870

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu