Crowdfunding kanpainea Walter Benjamin euskeratzeko

Bizkaie! 2014-06-09 15:13   kulturbiz

Walter Benjamin XX. mendeko literatura kritikari eta filosofo nagusienen artean dago. Autore honek humanidadeetako alor desbardinei egindako ekarpena handia eta bere obra sano aberatsa eta zabala dan arren, euskal irakurleok ez dogu oraindino funtsezko lan horreek gure hizkuntzan irakurteko aukerarik.

Walter Benjamin XX. mendeko literatura kritikari eta filosofo nagusienen artean dago. Autore honek humanidadeetako alor desbardinei egindako ekarpena handia eta bere obra sano aberatsa eta zabala dan arren, euskal irakurleok ez dogu oraindino funtsezko lan horreek gure hizkuntzan irakurteko aukerarik.

Aitatu bakotasun edo hutsuneaz jaubetuta, Sans Soleil argitaletxea hutsune hori beteteko lanean dabil. Walter Benjaminen artikulu-antologia bi euskeraz argitaratzea da asmoa.

Lehen antologia, aditu baten berbaurreaz gan, literatureari buruzko hurrengo artikuluek osotuko dabe: Franz Kafka, On Some Motifs in Baudelaire, On the Image of Proust eta The Task of the Translator.

Bigarren antologian, barriz, aditu baten berbaurreaz gan, historia eta filosofiaren inguruko artikuluak topau ahal izango doguz: The Work of Art in the Age of Mechanical Reproduction, Theses on the Philosophy of History, Critique of Violence, Little History of Photography eta Experience and Poverty.

Garazi Arrula Ruiz, Mikel Babiano, Maialen Berasategi, Amaia Donés Mendia, Mikel Igartua, Teresa Pradera, Danele Sarriugarte, Iñaki Segurola eta Gaizko Urturi itzultzaileak arduratuko dira artikuluak euskeratzeaz.

Sans Soleil arte kritikan espezializautako irabazi asmorik bako argitaletxea da. Honen barruan, Txinpartak arte gaiei buruzko erreferentziazko lanak euskeraz argitaratzen dituan bildumea da. Euskerazko arte kritikako liburuen argitalpena bultzatzeko asmoz sortutako egitasmoa da. Artea, zinemea, argazkigintzea, literaturea, filosofia… dira Txinpartak bildumako gai nagusiak. Gure gogoa, irakurleen konplizidadea eta adituen partaidetzea lagun, helburua artearen alor desbardinak aintzat hartuko dituan erreferentziazko corpus zabal eta aberatsa osotzea da.

Kontuak kontu, Sans Soleil irabazi asmorik bako argitaletxeak 3.000€ behar ditu itzultzaileei euren lana ordaindu ahal izateko eta inprenta eta bialketa-gastuetarako.

Ondo bidean, 2014 amaieran bi antologiak kalean izango dira.

Edozein duda, galdera edo proposamenik izan ezkero, helbide honetara idatzi: ed.sanssoleil@gmail.com

Walter Benjamin euskeraz Crowdfunding kanpaina: http://vkm.is/wbenjamin

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu