IV. Irudimena sormen lehiaketeak baditu irabazleak

Bizkaie! 2014-06-09 15:50   kulturbiz

Azkue Fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak Irudimena, sormena saritzen dauen lehiaketearen sariak banatu ditue Bilboko Euskararen Etxean. Laugarren edizino honetan danetara 66 lan aurkeztu izan dira, horreetatik 25 parte-hartzaile Iparraldekoak izan dira, 18 Hegoaldeko biztanleak eta beste bi lagunek diasporatik parte hartu izan dabe.

Azkue Fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak Irudimena, sormena saritzen dauen lehiaketearen sariak banatu ditue Bilboko Euskararen Etxean. Laugarren edizino honetan danetara 66 lan aurkeztu izan dira, horreetatik 25 parte-hartzaile Iparraldekoak izan dira, 18 Hegoaldeko biztanleak eta beste bi lagunek diasporatik parte hartu izan dabe.

Irudimena lehiaketearen helburua gazteen artean euskal kulturearen inguruko sormena bultzatzea izan da. Azkue Fundazioak eta Iparraldeko Euskal Kultur Erakundeak orain lau urte sinatutako akordioari esker gauzatzen da lehiaketea.

Aurreko edizinoetan legez, lehiaketa osoa internet bidez gauzatu da eta sormenak ezagutzera emoteko webgune bat sortu izan da, www.irudimena.com, hain zuzen be. Interneteko espazio honetan parte-hartzaileen ekarpenak argitaratu izan dira.

Epaimahaia Hego nahiz Ipar Euskal Herrian arte grafikoen esparruan, literatura munduan eta musikan dabiltzan adituez osotua izan da.

Urtez urte barrikuntzak sartzen ditue antolatzaileek lehiaketan. Aurten, igaz hasitako bideari jarraituz, soinuak izan dira lanak sortzeko abiapuntua. soinumapa.net egitasmoko Creative Commons lizentziapean proponidutako soinu sorta batetik aukeraketea eginez, parte-hartzaileek, soinu, testu edo irudi barri bat sortu behar eben, edozein estilo, formatu edo teknikearen bidez. Sortzeko askatasun osoa izan dabe.

Aurten aurkeztutako 66 lanetatik, soinu, irudi eta testuen kategoria bakotxeko bi irabazle aukeratu dira; beraz, 2014ko edizinoko Irudimena sarietan sei irabazle dagoz.

Eta hirugarren barrikuntzari jagokonez, edizio honetakoa sari banaketa ekitaldiari jagokona izan da. Ekitaldi hau iparraldeko eta hegoaldeko euskaldunen arteko hartu-emonak sendotzeko aukera parebakoa da eta, horregaitik, antolatzaileek kutsu berezi bat emon gura izan deutsie. Ekitaldia goiz osoan zehar jardueraz beteriko jardunaldia izan da eta Euskararen Etxean ospatu da, Azkue Fundazioaren egoitza dana eta erakunde honen ardurapean dagoan kultur gunea izanik.

Aurten irabazleek banan-banan euren lanak aurkezteko aukerea izan dabe. Sariak Euskal Kultur Erakundeko zuzendaria dan Pantxoa Etchegoin; Bizkaiko Foru Aldundiko Euskerea Sustatzeko Zuzendari nagusia dan Ana de Castrok; eta Iurdana Acasuso, Azkue Fundazioaren zuzendariak banatu ditue.


2014ko irabazleak:

- Irudi kategoria

Lehenengo saria: Ur-kiribil. Egilea: Laurence Etchechuri (Azkaine).

Bigarren saria: Ternua. Egilea: Iker Etxaniz (Zarautz).


- Testu kategoria

Lehenengo saria: Munduaren zilborra. Egilea: Iñigo Legorburu (Errenteria).

Bigarren saria: Bihotz burdindua. Egilea: Maddi Zubeldia (Ziburu).


- Soinu kategoria

Lehenengo saria: Shegan. Egilea: Aitor Epaitorr (Andoain).

Bigarren saria: Aquarius. Egilea: Mikel Perez (Ahetze).

Lehenengo postua lortu daben saridunek 300 €tako erosketa bonoa jaso dabe; eta 200 €koa izan da bigarren sailkatu diran hiru irabazleentzat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu