44. Bilboko Liburu Azokan %15 igon dira salmentak

Bizkaie! 2014-06-10 11:18   Kulturea

Kepa Torrealdai, Bizkaiko Liburu Saltzaileen Elkarteko presidenteak esan dauenez, 44. Bilboko Liburu Azokearen arrakastea salmenten %15eko igoeran eta etorritako publikoaren igoera nabarmenean oinarritzen da.

Bilboko Liburu Azokeak balantze ezin hobeagaz zarratu ditu ateak. 300.000 lagun inguru hurreratu dira urteko deialdi literario honetara, bertan egon diran 40 idazle baino gehiago eta azokan batu diran 55 erakusleek eskainitako liburuakaz gozetako, eta idazle, banatzaile eta irakurlei esker arrakastatsua izan dana. Kepa Torrealdai, Bizkaiko Liburu Saltzaileen Elkarteko presidenteak esan dauenez, 44. Bilboko Liburu Azokearen arrakastea salmenten %15eko igoeran eta etorritako publikoaren igoera nabarmenean oinarritzen da.

Egile ugari izan dira azokagunean irakurleakaz alkartzeko eta liburuak sinatzeko. Gainera, Torrealdaik dinoanez, salmentarik handienak erregistrau dituenak Azokan izan diran idazleak izan dira'. Horreen artean, salmenten igoera nabarmenenak izan dituen autoreak Bernardo Atxaga, Dolores Redondo, Jon Arretxe, Ramiro Pinilla, Inma Roiz, Toti Martínez de Lezea eta José Javier Abásolo izan dira. Liburu izenpetzeari jagokonez, aitatzekoak dira Federico Moccia eta Christian Gálvez, bere errubrikearen bila publiko etorri masiboa izan zituelarik.


Liburu salduenak

44. Bilboko Liburu Azokan izenburu salduen artean: Dolores Redondoren Legado en los huesos, Bernardo Atxagaren Nevadako egunak; Billie, Anna Gavaldak idatzitakoa; Tú, simplemente tú, Federico Mocciarena; Christian Gálvezen Matar a Leonardo Da Vinci; Toti Martínez de Lezeak idatzitako María Galanta, Abadesa; Ramiro Pinillak idatzitako El cementerio vacío; Manuela, Inma Roizbena; Jon Arretxeren Hutsuneko itzalak; eta José Javier Abásoloren Una del oeste.

Euskeraz gehien saldu diran izenburuak: Nevadako Egunak, Bernardo Atxagarena; Hutsaren Itzalak, Jon Arretxek idatzitakoa; Kristalezko begi bat, Miren Agur Meaberen eleberria; Egiari zor, Julen Madariagaren obra; eta Nur eta kobazulo liluragarria,Toti Martínez de Lezeak sortutakoa.

Era berean, aitatzekoak diran beste izenburu batzuk: Nos vemos allá arriba, Pierre Lemaitrek idatzitakoa; Roberto Savianoren Cerocerocero; Tresbodas de Manolita, Almudena Grandesben eleberria; Richard Fordben Canadá, La Buena Reputación, Ignacio Martínez de Pisónbek idatzitakoa; eta baita Gabriel García Márquezen izenburu batzuk be. Salmenta interesgarria izan daben beste liburu batzuk: Inocencia, Penélope Fitzgeraldek idatzitakoa; Jane Austenben Lady Susan; Nostalgia eta Las bellas extranjeras', Mircea Cartarescubk idatzitakoa; ‘La agonía de Francia’, Manuel Chaves Nogalesen obrea; Un lugar llamado destino, Javier Iriondok sortutakoa; Canta Irlanda, Javier Reverterena; eta La librería ambulante, Christopher Morleyren lana.


Parte-hartzea handia

Publiko gehiago izan da aurten azokearen hamaika egunetan antolatutako ekitaldi guztietan. Asier Muniategik, Bilboko Liburu Azokearen zuzendariak dinoanez Azokan eta azokearen inguruan izandako ekimenek parte-hartze handia izan dabe. Bernardo Atxagak Laboral Kutxa topagunean emondako berbaldia zein Ana Gavaldak Bidebarrieta Lburutegian eskainitakoa ohiartzun handia izan eben, eta baita IX. Bilboko Nobela Beltza topaketea be. Baita Maikel Urdangarinen kontzertua, Euskal Dantzak eta ‘Idatzietatik Kantuetara’ erakusketea be nabarmentzekoak dira.

Aurten be, Azokeak hainbat sariak emon ditu. Dolores Redondo Zilarrezko Luma Saria jaso eban; Bernardo Atxagak, ATEA Laboral Kutxa Saria; Galtzagorri Alkarteak, Urrezko Luma; eta Miren Agur Meabek, Zazpi Kale Saria, hain zuzen.

Bilboko Liburu Azokeak Futbolin Literarioa ospatu dau lehen aldiz; ekimen horretan idazleak, liburu saltzaile eta editoreen kontra lehiatu dira. Baita Athletic Fundazinoak burututako futbola eta letren inguruko berbaldiak be.


Liburuak eta kafea

Baqué etxeak liburu erosleak gogoan abiarazotako Liburuak eta kafea ekimena oso arrakstatsua izan da, erakusle guztien artean atxikitutako tabernetan hartzeko 15.000 kafe baino gehiago emon dituelarik.

44. Bilboko Liburu Azokeak Eusko Jaurlaritzearen babesa izan dau eta Euskadiko Liburu Ganbarak antolatu dau, Laboral Kutxaren, Bilboko Udalaren, Bidebarrieta Kulturgunearen, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Euskaltzaindiaren, BilbaoHistorikoren, Athletic Fundazinoaren, Aránzazu Hotelesen, Bilboko Liburutegi sarearen eta Radio Popularen laguntzinoa izan dau.

Medioscomek, jenteak eskanitako atentzinoa eskertu nahi izan dau, baita Esukadiko Liburu Azoken Batzordeakandik, hedabideakandik jasotako laguntzinoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu