'Maleficent'

Karolina Almagia 2014-06-11 11:14   Zinema kritikak

Loti Ederra ipuina dauka abiapuntua pelikuleak, baina jatorrizko bersinotik urrunduz, maitagarri gaiztoaren ikuspegitik kontetan deuskue istorioa. Maléfica honetan, gaiztoa ez da sorgina, Loti Ederraren aita baizik. Hau guzti hau Walt Disneyren zigilupean: marrazki ikaragarriak, paisaje ikusgarriak eta efektu berezi itzelak. Baina esan behar da gidoia nahiko ahula dala. Personaia batzuk ez dagoz bape garatuta.

- Zuzendaria: Robert Stromberg
- Gidoilariak: Linda Woolverton, Paul Dini, John Lee Hancock
- Musikea: James Newton Howard
- Interpreteak: Angelina Jolie, Elle Fanning, Juno Temple, Sharlto Copley, Kenneth Cranham, Lesley Manville, Imelda Staunton, Miranda Richardson, Sam Riley, Peter Capaldi
- Produktoreak: Walt Disney Pictures / Moving Picture Company (MPC) / Roth Films
- Generoa: Fantasia, abenturak
- Iraupena: 97 min.
- Herrialdea: AEB


Makillauta jaio zan Malefica, ezpain gorri-gorri eta ordezko betuledun neskatoa. Baso zoragarri batean bizi da, basoko izaki magikoekaz harmonian eta bakean. Behin batean, gizaki bat agertu zan, gazte atsegina baina handinahia. Umeak nagusi egin orduko lagun-minak egin ziran. Baina gero azpikeria dator eta, ondorioz, mendeku nahia.

Loti Ederra ipuina dauka abiapuntua pelikuleak, baina jatorrizko bersinotik urrunduz, maitagarri gaiztoaren ikuspegitik kontetan deuskue istorioa. Maléfica honetan, gaiztoa ez da sorgina, Loti Ederraren aita baizik. Hau guzti hau Walt Disneyren zigilupean: marrazki ikaragarriak, paisaje ikusgarriak eta efektu berezi itzelak.

Izan be, diseinua oso ondo zaindu dabe, eta musikeagaz batera, pelikulearen jostagarritasuna mantentzen da. Eskertzekoa da iraupen logikoa izatea, ez beste superprodukzino luzeegi horreen moduan.

Baina esan behar da gidoia nahiko ahula dala. Personaia batzuk ez dagoz bape garatuta, adibidez, erregearen kasuan, ezin da ulertu hasieran hain jatorra dana amaieran hain txarra izatea. Hutsune horreek off-eko ahotsak azaldu behar deuskuz behin eta barriro.

Angelina Jolie maisua da soineko zoragarriak jazten, eta goi-goitik begirada poderetsuak egiten. Bera agiri danean, pelikuleak gora egiten dau, baina beste personaiekaz behera egiten dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu