UEUk 25 ikastaro eskainiko ditu Eibarren

Bizkaie! 2014-06-11 15:44   kulturbiz

UEUk 25 ikastaro antolatu ditu aurten Eibarko Markeskoa jauregian, pasa dan urteko arrakastea bardintzeko helburuagaz. Azken bi urteetan baino egoera hobean, udako ikastaroek jakintza eta personak saretzeko helburua dabe, eta bagilean hainbat berbaldi edegi be antolatu dira Baiona, Bilbo eta Iruñean. Ikastaroei buruzko informazino guztia www.ueu.org helbidean dago.

Udako Euskal Unibersidadeak (UEU) 25 ikastaro antolatu ditu aurten Eibarko Markeskoa jauregian, pasa dan urteko arrakastea bardintzeko helburuagaz. Azken bi urteetan baino egoera hobean, udako ikastaroek jakintza eta personak saretzeko helburua dabe, eta bagilean hainbat berbaldi edegi be antolatu dira Baiona, Bilbo eta Iruñean. Ikastaroei buruzko informazino guztia www.ueu.org helbidean dago.

UEUko Eibarko ikastaroen aurkezpenean, Iñaki Alegria UEUko zuzendariak, Irati Iciar UEUko Udako Ikastaroetako arduradunak eta Esther Kareaga Eibarko Udaleko Euskera eta Kultura batzordeetako lehendakariak hartu dabe parte.

Iciarrek azaldu dau aurten 42 ikastaro antolatu dituala UEUk, inoiz baino gehiago, eta horreetatik 25 Eibarko Markeskoa jauregian emongo dirala. 42 ikastaroak antolatzea ez dala erraza izan azpimarratu dau, ia 100 ikastaro proposamen jaso doguzalako eta aukeraketea egitea ez dalako bape samurra izan.

Ikastaroak sei jakintza arlotan banatuta egongo dira: artea eta musikea; giza zientziak; injinerutzea eta teknologia; zientzia aplikatuak; zientziak; eta gizarte zientziak. Aurten, hiru formatu desbardineko ikastaroak dagoz. Alde batetik, ikastaro espezializatuak dagoz eta horreetan aurretik jakintza maila bat beharrezkoa da; bestetik, dibulgazinoko ikastaroak interes orokorrekoak dira eta jakintza maila zehatzik ez da behar; eta azkenik, garapen personaleko ikastaroek persona moduan garatzeko balio dabe.

Era berean, 42. Udako Ikastaroen atxakian, eta tokiko eragileakaz alkarlanean, UEUk berbaldi-moltso bat antolatu dau bagilerako, Dakiguna erakutsiko dizugu izenburupean, Bilbon (bagilaren 11n eta 24an, Zenbat Garagaz alkarlanean), Iruñean (bagilaren 16an eta 26an, Katakrak alkarteagaz lankidetzan), eta Baionan (bagilaren 19an, Elekatu/Elikatu eta Baionako Euskal Museoagaz lankidetzan). Berbaldi guztiak edegiak eta dobakoak dira eta ez da aurretik izena emon behar.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu