Baxoa Euskeraz!

Bizkaie! 2014-06-16 10:56   Euskerea berbagai

Beste behin, Ipar Euskal Herriko ikasleei azterketak euskeraz pasetea garalarazoko jake, historia-geografia eta matematiketaz harago.

Gaur, bagilak 16, emongo jako hasierea 2014ko Baxoa azterketeari, Filosofiako frogeagaz.

Beste behin, Ipar Euskal Herriko ikasleei azterketak euskeraz pasetea garalarazoko jake, historia-geografia eta matematiketaz harago. Jazoera hori salatzeko, Seaskak, Etxepare Lizeoak eta Baxoa Euskaraz! ikasle kolektiboak konzentrazino deialdia egin dabe; hitzordua gaur astelehena, hilak 16, izango da Baionako Cassin azterketa zentruaren aurrean 12:30ean.

Unibersidadera joan nahi daben Ipar Euskal Herriko ikasleek Baxoa azterketak bagilaren 24an amaituko ditue. Beste urte batez, baina, ikasle euskaldunek ez dabe Baxoa euskeraz egiteko aukerarik izango. Bi alorretan baino ez dabe azterketak euskaraz egiteko aukerea izango; historia-geografian eta matematikan egin ahal izango ditue euskeraz, baina ganerako guztia frantsesez egin beharko dabe derrigor.


Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu