Karena crowdfunding bagilaren 18tik aurrera martxan

Bizkaie! 2014-06-16 18:26

Karena crowdfunding plataformea, auzolanaren eta egitasmo txiki zein ertainen finantziazinorako tresna euskalduna da. Gure herrian dagozan hamaika proiektuei, eta finantziazino arazoak tarteko, ezerezean gelditu izan diran proiektuei aukera barri bat eskaintzeko asmoz jaio da.

Karena crowdfunding plataformea, auzolanaren eta egitasmo txiki zein ertainen finantziazinorako tresna euskalduna da. Gure herrian dagozan hamaika proiektuei, eta finantziazino arazoak tarteko, ezerezean gelditu izan diran proiektuei aukera barri bat eskaintzeko asmoz jaio da. Behar horri erantzuteko asmoz, munduan zehar martxan egozan esperientzia desbardinak aztertzeari ekin geuntsan, eta azkenik, 2014ko bagilaren 18an Karena jaioko da.

Helburu jakin batzuekaz emon geuntsan hasierea proiektu honi, eta horreek bihurtu doguz gure jardunaren ardatz. Ardatz hori osotzen daben gako nagusiak euskerea, auzolana eta prozesu parte-hartzaileak dira. Horiei begira sortu dogu gure ekimena eta horreek izango dira bere mamia osotuko daben oinarriak.

Proiektuen finantziazino tresna izateaz gan, auzolan eta herri egitasmoen saretze eta alkarlanerako tresna be izan nahi dau Karenak. Horregaitik, webgunean bertan, gune berezi bat eskainiko jake egitasmo horreei guztiei, Oilategia izeneko gunean.

Amesak egia bihurtzeko jaio da Karena! Beraz, pentsau, ekin eta egin!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu