Bilbao BBK Livek sarrera guztiak saldu ditu

Bizkaie! 2014-06-18 11:04   Musikea

Marka guztiak apurtuko ditu aurten Bilbao BBK Live jaialdiak, daborduko eguneko sarrera guztiak eta bonuak salduta dagoz. Halanda ze, 120.000 lagun batuko dira garagarrilaren 10etik 12ra bitartean Kobetamendin, inoizko gehien.

Last Tour International enpresa antolatzaileak prentsa ohar bidez azaldu dauenez, jaialdiaren errekor barria ezarriko da. Aurreko markea, 2012koa, 109.178 personakoa zan, beraz aurten 10.000 gehiago izango dira. Sarrera guztiak saldu diranez, Kobetamendiko lehiatiletan ez da sarrerarik egongo.

Akanpetako 15.000 lekuak be bete dira. Aurreko edizinikoetan baino 3.000 leku gitxiago dagoz, antolatzaileek hobekuntzak egin ditue eta; zerbitzu hobeak eskaini, izendun kaleak ipini, supermerkatua... eta abar.

The Black Keys, The Prodigy, Franz Ferdinand, Phoenix, Crystal Fighters, Jack Johnson, MGMT, The Lumineers, Band of Horses edo Bastille taldeek joko dabe Kobetamendin, besteak beste.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu