Bakelite taldeak 'Azeriak' diskoa jentaurrean aurkeztuko dau domekan, Bakion

Bizkaie! 2014-06-26 11:14   Musikea

Talde bermeotarraren lehenengo behar luzea da Azeriak, orain arte singleak argitaratu ditue eta. Naiara Anasagastik (ahotsa, bateria, perkusinoak) eta Sergio Llanosek (gitarrak, perkusinoak) musika baltza dabe gogoko, baina beste estilo batzuk bere bai, folka, rocka, garagea... Bakelitek domekan Bakion joko dabe, 01 tabernan, 20:00etan.

90eko hamarkadan hasi ziran musikearen munduan, Llanos Yogur eta Atom Rhumba taldeetan, eta Anasagasti, Stubborn Daughtersen. Orain hiru urte abiatu eban Bakelite proiektua. Biluzik / Txinatar horoskopoa izan zan euren lehenengo singlea, eta handik gitxira kaleratu eben bigarrena, Biluzik / Espektrua.

Bakelite proiektu ilun, zintzo, arriskutsu eta iluna dala dino taldeko abeslariak. Anasagastik berak idatzne ditu kanten berbak, eta sarri zentzumenekaz lotutako elementuak agiri dira. Esaten dauenak eta sentiduten dauenak lotura estua daukie.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu