Kulturearen Euskal Kontseilua goitik behera barritua

Bizkaie! 2014-06-26 13:51   kulturbiz

Talde barrituak atzo egin eban lehenengo bilerea Gasteizen (53 kideetatik 37 barriak dira), Lehendakaritzaren egoitzan, eta Kultura Auzolanean plana egokitzen, garatzen eta ebaluetan hasi dira. Proiektu horrek kulturearen eremuan aurten eta 2015ean egin beharreko plangintza estrategikoa eta lehentasunak batu ditu dokumentu batera.

Talde barrituak atzo egin eban lehenengo bilerea Gasteizen (53 kideetatik 37 barriak dira), Lehendakaritzaren egoitzan, eta Kultura Auzolanean plana egokitzen, garatzen eta ebaluetan hasi dira. Proiektu horrek kulturearen eremuan aurten eta 2015ean egin beharreko plangintza estrategikoa eta lehentasunak batu ditu dokumentu batera. Lau urtean behin barritzen da Kulturearen Euskal Kontseilua, kulturearen alorreko organo aholkularia.

Kultura Auzolanean, kulturearen alorrean 2014 eta 2015 urteetan egin beharreko plangintza estrategikoa eta lehentasunak ezartzen dituan dokumentua da, erakunde arteko adostasunaren emoitzea. Proposamenak, aitatu epean garatzeko 20 kultur proiektu, zehatzak eta lehentasunezkoak, jasoten ditu, egin beharreko esku-hartzeak eta aurreikusitako emoitzak be zehaztuz.

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariagaz eta Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuagaz batzartu ziran kontseiluko kideak. Kulturearen alorreko erakunde eta sektoreko ordezkari lez kide izateari itxi deutsienen arten dagoz, besteak beste, Nekane Aranburu, Joseba Arregi, Santi Eraso, Jon Jaka, Luisa Etxenike, Isabel Herguera, Lucia Lakarra, Mikel Lejarza, Patxi Salaberri Zaratiegi, Kepa Sojo, Susana Soto, Idoia Zabaleta eta Miguel Zugaza.

Barriak dira, barriz, Lorea Agirre, Iban Arantzabal, Iñigo Argomaniz, Aitziber Atorrasagasti, Patxi Azpillaga, Jon Bagues, Maialen Beloki, Xabier Berzosa, Ismael Manterola Ispizua, Itziar Okariz, Ana Pimenta, Iñaki Salvador eta Iban Zaldua. Taldean jarraitzen dabe Oier Araolazak, Cristina Ortegak eta Iker Arronizek.

Eusko Legebiltzarraren proposamenez izentautako bost kidek, Hezkuntza, Hizkuntza, Politka eta Kultura saileko beste bostek, Jaurlaritzako beste sail batzuetako beste horrenbestek, eta aldundi bakotxeko eta Gasteiz, Bilbo eta Donostiako udaletako kide banak osotzen dabe kontseilua, Andoni Busquets Eudelekoagaz eta Maite Iturbe EITBko zuzendari nagusiagaz batera.

Kontuak kontu, Eusko Jaurlaritzeak, hiru aldundiek, Gasteiz, Bilbo eta Donostiako udalek eta Eudelek adostutako plana jorratuko dabe eta, gorago esandako moduan, plan horrek aurten eta datorren urtean garatu beharreko lehentasunezko hogei proiektu jasoten ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu