Badator Euskal Herria Zuzenean jaialdia

Bizkaie! 2014-06-26 15:17   Musikea

Bigarren urtea izango dau hau Euskal Herria Zuzenean jaialdiak Lekornen. 19. edizino honetan be, musikeaz gan, berbaldiak, tailerrak, mahai-inguruak, jantza-ikuskizunak, zinemea eta beste makinatxu bat proposamen batuko dira. Bagilaren 27tik 29ra bitartean milaka lagun alkartuko dira Garroa gazteluaren inguruan.

Bigarren urtea izango dau hau Euskal Herria Zuzenean jaialdiak Lekornen. 19. edizino honetan be, musikeaz gan, berbaldiak, tailerrak, mahai-inguruak, jantza-ikuskizunak, zinemea eta beste makinatxu bat proposamen batuko dira. Bagilaren 27tik 29ra bitartean milaka lagun alkartuko dira Garroa gazteluaren inguruan.

Barikuan, arrastiko bostetan abiatuko da EHZ jaialdia, Gasteizko Ttek! elektrotxarangeagaz. Egun horretan hainbat kontzertu izango dira, tartean, Joxe Replay, Niña Coyote eta Chico Tornado, The Lookers, The Legendary Tigerman eta Zea Mays. Seiretan, emakumeak eta burrukea gaia landuko dabe mahai-inguru batean Euskal Herriko, Kabiliako eta Kurdistango andreek. Eta ostean, feminismoaren inguruko film laburrak proiektauko dira.

Musika eskaintzea ugari izango da zapatuan, danetarik egongo da aukeran: Gatibu, Ska-p, Kashbad, Kuma No Motor, Yaniss Odua, Birth Of Joy, Dirty South Family eta abar. Goizean, 11:00etan, herri autoktonoak eta kolonialismoaz berba egingo dabe, Oscar Ariel Cabezasek, Jon Sarasuak eta Mathieu Rigoustek; eta, 14:00etan, herri zapalduak izango dira berbagai. Bazkalostean, bertso-saioa eskainiko dabe Sustrai Colinak eta Igor Elortzak.

Domekan alkarteen merkatua antolatu dabe, 10:00etatik aurrera. Makinatxu bat alkarteren barri izateko aukerea izango da. Ruper Ordorika, Esne Beltza, The Inspector Cluzo, Yoko Out eta Amadou et Mariam talde eta musikariek joko dabe jaialdiko azkenengo egunean, besteak beste.

Zapatu-domekan, goiz eta arrasti, Karlos Zurutuza kazetariak Kursdistan, Sahara Mendebaldean eta Baluxistanen egindako erretratuen eakusketea egongo da ikusgai Xerrenda gunean.

EHZ jaialdiaren egitarau osoa, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu