'The young and prodigious T.S. Spivet' euskeraz zinema aretoetan

Bizkaie! 2014-06-30 18:23   Barriak

Datorren barikuan, garagarrilaren 4an, helduko da euskeraz Gazte harrigarria, T.S. Spivet film luzea aretoetara Zineuskadi Alkarteak kudeatzen dauen Zinema Euskaraz programeari esker.

Datorren barikuan, garagarrilaren 4an, helduko da euskeraz Gazte harrigarria, T.S. Spivet film luzea aretoetara Zineuskadi Alkarteak kudeatzen dauen Zinema Euskaraz programeari esker.

Reif Larsen eleberrian oinarrituta Jean-Pierre Jeunet zuzendari frantziarraren azken filma, The young and prodigious T.S. Spivet, datorren barikuan estreinauko da estadu osoan. Gurean euskeraz ikusteko aukerea izango dogu, Zineuskadi Alkarteak kudeatzen dauen Zinema Euskaraz programearen barruan bikoiztuko baita. Zesar sarietarako 3 izendapen jaso eta Donostiako Zinemaldian itxierako filma izan zan hau Gazte harrigarria, T.S. Spivet izenagaz helduko da euskeraz.

T. S. Spivet bere familia bitxiagaz Montanako arrantxo batean bizi dan hamabi urteko jeinua da. Kartografiarako eta asmakariak sortzeko daukan talentuak ordainsaria jasoko dau, zientzia erakunde batek izen handiko sari bat emongo deutsolako. Maletea hartu eta ia herrialde osoa zeharkatuko dau saria hartzeko.


Zinema Euskaraz

Zinema Euskaraz programearen helburua herritarren eskura balio zinematografikoak sustatuko dituan, euskerearen erabilerea komunikazino kultural lez erabiliko dauen zein aisialdi arloan normalizazinoa bultzatuko dauen film sorta bat jartea da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu