Gipuzkoako Goierriko II. Jazzaldiak egun bi izango ditu aurten

Bizkaie! 2014-07-01 11:16   Musikea

Garagarrilaren 4an eta 5ean egingo dabe Goierriko II. Jazzaldia, egun bitan oraingoan batean barik. Igaz lez, kontzertuak Araman eta Ordizian izango dira, eta bost eszenatoki eukiko ditue. Combo Jazz taldeak edegiko dau jazz jaialdia Ordiziako Plaza Nagusian, 19:30ean.

Andoni Arratibelek zuzentzen dauen Combo Jazz bandea Ordiziako Musika Eskolako ikasleek osotzen dabe batez be. Jazz estandarra eskainiko dabe, gitarrea, bajua, saxofoia eta bateria erabiliz. Gauean, 23:00etan, Ordiziako D'elikatuz interpretazino zentroan, Javier Lopez Jaso musikari nafarrak kontzertua emongo dau. Jazzaldiko momentu gorenetakoa izango dala dinoe antolatzaileek, estadu espainiarreko erreferentziazko soinu-jolea bihurtu da eta.

Zapatu arrastian, Aramako parkean saio bi izango dira. Lehenengoa 18:00etan hasiko dau Victor de Diego saxofoi-jotzaile bilbotarra buru dauen hirukoteak, eta ostean, Miguel Salvador gitarristeak joko dau. Aramako jardunaldia DJ Busbu ordiziarrak amaituko dau, plazan.

Llibert Fortuny saxofoi-jotzaile katalanak itxiko dau aurtengo Goierriko Jazzaldia, 23:00etatik aurrera, Ordiziako Barrena parkean. Emonaldi guztiak debalde dirala jakinarazo dabe antolatzaileek, eta publikoa Ordiziatik Aramara eta Aramatik Ordiziara eroango dauen autobusa bere bai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu