'Sunshine on Leith'

Karolina Almagia 2014-07-03 12:57   Zinema kritikak

Labur esanda, topikoz topiko eregitako argumentua da, inolako ezuste barik, eta, ganera, mezu kontserbadore argi bat dauena. Baina film musikala da eta askok esango dabe genero horretan gidoiak ez dauela ardura, musikea dala garrantzitsuena. Horrela hartzen badogu, akaso gozauko dogu.

- Iraupena: 100 min.
- Herrialdea: Britainia Handia
- Zuzendaria: Dexter Fletcher
- Gidoia: Stephen Greenhorn
- Musikea: Paul Englishby
- Interpreteak: Peter Mullan, Antonia Thomas, Jason Flemyng, Freya Mavor, Jane Horrocks, Paul Brannigan, George MacKay, Kevin Guthrie, John Spence, Robert Yates
- Produktoreak: Black Camel Pictures / DNA Films
- Generoa: Musikala, drama erromantikoa.

Afganistanetik Edinburgora bueltau barri dira Davy eta Ally militarrak. Liz neska-lagunagaz ezkontzekotan dago Ally. Baina, halako baten, Allyk Yvonne ezagutzen dau, eta maitemindu egiten da. Beste alde batetik, Rab eta Jean dagoz, Liz eta Davyren gurasoak, 25 urte elkarregaz daroenak eta lehenengo egunean lez pozarren bizi diranak. Hori da Amanece en Edimburgo (Sunshine on Leith) filmearen hasierea, baina laster hasiko dira maitaleen arteko arazoak. Bizitzea ez da erraza, baina maitasunaren alde egin behar da. Hori izan daiteke mezua.

Labur esanda, topikoz topiko eregitako argumentua da, inolako ezuste barik, eta, ganera, mezu kontserbadore argi bat dauena. Baina film musikala da eta askok esango dabe genero horretan gidoiak ez dauela ardura, musikea dala garrantzitsuena. Horrela hartzen badogu, akaso gozauko dogu. Edinburgo uriari buruzko iragarki baten antzeko da pelikula hau, musika talde baten eta uri eder baten iragarki gatzbakoa.

The Proclaimers-ek egindako abestiak ondo dagoz, eta azkenengo I’m gonna be kantea eta flash-moba be ederto . Baina material horregaz pelikula hain txarra egiteak ez dauka parkamenik. Trailerra ikusi badozu, dana ikusi dozu. Beste guztia betegarri hutsa da-eta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu