Gamegune nazinoarteko eSport txapelketearen online ikusleek erraz beteko leukie San Mames futbol zelaia

Bizkaie! 2014-07-07 12:34

Espainiako Dragons taldeak irabazi dau Frantziako Thunderbot Spartaren kontra jokatutako finalean, Gamegune nazinoarteko eSports lehiaketako gizonezkoen kategorian. Suediako Bad Monkeys emakume taldeak, barriz, munduko onena dala erakutsi dau beste behin be, Ultimate frantziarren kontrako finalean irabazita.

Gamegune nazinoarteko eSport txapelketearen online ikusleek San Mames estadioa erraz beteko leukie. XIV. Gameguneren streaming kanal ofizialak 55.000 jarraitzaile baino gehiago izan ditu lehiaketan zehar, eta zifra horri beste plataforma batzuetako milaka erabiltzaileak gehitu behar jakoz.

Espainiako Dragons taldeak irabazi dau Frantziako Thunderbot Spartaren kontra jokatutako finalean, Gamegune nazinoarteko eSports lehiaketako gizonezkoen kategorian. Suediako Bad Monkeys emakume taldeak, barriz, munduko onena dala erakutsi dau beste behin be, Ultimate frantziarren kontrako finalean irabazita. Gameguneko finalak giro bikainean jokatu dira, Bilboko Euskalduna Jauregian. Jokaldiak barikuan hasi eta bart amaitu dira. Maila altuko eSports txapelketea eskaini dabe Suediatik, Frantziatik, Alemaniatik eta Espainiatik etorritako 14 taldeek.

Internet bidez erregistrautako ikusleez gan, jardunaldi ikusgarria izan da Euskalduna Jauregian, publikoak gogo biziz jarraitu baititu jokaldiak, euren taldeak animatuz eta txalotuz. Gainera, emozino handia jarri deutsee finalei 'caster'en (eSport esatariek) komentarioek.

Gizonezkoen finalean ezustekoa emon dau Dragons taldeak. Espainiar jatorriko gazteek Frantziako Thunderbot Sparta ekipoko kideei irabazi deutsee lehia handiko buruz burukoan. Markagailuan aurretik hasi dira, baina lehiakideek puntuak gehitu eta bardinketea lortzeko puntuan egon dira. Azken zatian, baina, Dragonseko mutilek aurrea hartu eta irabazi egin dabe. 8.000 euroko sariaz gan, etorkizun handiko talde lez azaldu dira. Izan be, finalerako bidean faborito handietako bati, Carlos Rodríguez Oceloteren Gamers2 taldeari, irabazi deutsee. Bestalde, Thunderbotek 4.000 euroko saria irabazi dau.

Aldez aurretik hirugarren eta laugarren postuak erabagiteko jokaldia izan da, eta erraz nagusitu dira Gamers2 taldeko mutilak Ozone Giantsen kontra. Gamers2 faboritoak ziran arren, ez eben finalean sartzea lortu eta hirugarren postuagaz konformau behar izan dabe. Holan, 2.000 euroko saria bereganatu dabe, eta laugarrenek, barriz, 1.000 eurokoa.


Suediako Bar Monkeys, nagusi

Emakumezkoen kategoriako munduko talde onena, Suediako Bad Monkeys, izan da, aurreikuspenek inoen moduan. Euren nagusitasuna erakutsi dabe finalean, alkarren artean primeran ulertu eta jokabide estrategiko fina izan dabelako. Holan, 5.000 euroko saria irabazi dabe, baita Parisen jokatuko dan Electronic Sports World Cup 2014 lehiaketan parte hartzeko konbidapena be. Ultimate taldea gogor saiatu da, baina ezin izan deutso Suediako taldeari aurre egin. Espainiako bi jokalari dagoz munduko talde onenean.

Frantziako Imaginary taldekoek Espainiako Overgamingeko neskei irabazi deutsee hirugarren eta laugarren postuak lortzeko partiduan. Espainiarrak ondo ibili dira, baina ezin izan dabe nazinoarteko ekipo onenen artean dagoan hori gainditu. Frantsesek 1.250 euro irabazi ditue, eta Overgamingekoek, barriz, 625 euro.

Euskaltel Fundazinoak antolatutako eta Euskaltelel eta SPRIk babestutako txapelketaeren koordinatzaile Sabino San Vicente pozik dago ekitaldiagaz. Gamegune Euskal Encounterretik ataratea positiboa izan dala adierazo dau, txapelketeari merezidu dauen protagonismoa emon jakolako. Aurreikusitako emoitzak lortu dira, lehiaketeari eta ikusle kopuruari jagokenez. Gainera, etorkizunera begira ekitaldiak hazteko ahalmen handia dauela azpimarratu dau San Vicentek. Hori dala eta, Gamegune ekintza autonomo legez mantentzeko apustua egiten jarraituko dabe antolatzaileek, eta nazinoartean hazteko erronkeari eusteko asmoa dabe.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu