Bilbao BSR kirol taldea izango da 2014ko Aste Nagusiko pregoilaria

Bizkaie! 2014-07-08 17:45
Bilbao BSR kirol taldearen izenean, taldeko kapitainetako bat dan Asier Garcíak irakurriko dau pregoia abuztuaren 16an.

Beste alde batetik, aurtengo Aste Nagusiko txupina jaurtiteko ohorea izango dauen txupinerea, barriz, Piztiak Konparsa Animalistako Loreto Errasti izango da.

Bilbao BSR, Bilboko Gurpil-Aulkiko Saskibaloi Kirol Taldea 2014ko Aste Nagusiko pregoilaria izango da, Bilboko Udaleko Jai Batzordeko kide guztien adostasunez hautatua. Hautaketa honen bitartez, Jai Batzordeak Bilbao BSR taldeak egindako lana goraipatu nahi izan dau, izan be, Minusbaliotasun Fisikoa daben Personen Espainiako Kirol Federazinoak Juan Palau saria emon deutso Bilbao BSR kirol taldeari. Horrezaz gan, talde honek bigarren postua lortu dau ohorezko mailako liga-txapelketan, Fundosa ONCEren atzetik, hain zuzen be.

Kontuak kontu, Bilbao BSR kirol taldearen izenean, taldeko kapitainetako bat dan Asier Garcíak irakurriko dau pregoia abuztuaren 16an.

Beste alde batetik, aurtengo Aste Nagusiko txupina jaurtiteko ohorea izango dauen txupinerea, barriz, Piztiak Konparsa Animalistako Loreto Errasti izango da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu