Bilboko Udal Liburutegien artxibo digitalak 'Europeana' atariagaz bat egin dau

Bizkaie! 2014-07-10 14:10

Europeana atarian Europako liburutegi, artxibo eta museoetako funts digitalizatuen erreferentziak jasoten dira eta holan, informazinoa bilatzea eta agiri digitalak eskuratzea erraztu egin da. Gaur egun funts zaharreko eta Bilbori buruzko funtseko 180 liburu, Juan Crisóstomo de Arriaga musikari bilbotarraren 32 partitura eta Bilboko aldizkarien 4 titulu dagoz.

Bilboko Liburutegi Digitaleko agiriak, hau da, Bilboko Udal Liburutegien Sareko fondo digitalen gordetegiko agiriak, Europeana atarian dagoz honezkero.

Europeana atarian Europako liburutegi, artxibo eta museoetako funts digitalizatuen erreferentziak jasoten dira eta holan, informazinoa bilatzea eta agiri digitalak eskuratzea erraztu egin da. Momentu honetan funts zaharreko eta Bilbori buruzko funtseko 180 liburu, Juan Crisóstomo de Arriaga musikari bilbotarraren 32 partitura eta Bilboko aldizkarien 4 titulu dagoz.

Europeana erabilita, Bilboko Liburutegi Digitala danik be ez dakitenek, edozein lekutatik bilatzen dagozanaren erreferentziak topetako eta gordetegiko agiri digitala eskuratzeko aukerea dabe.

Bilboko Liburutegi Digitala, orain urtebete pasatxo hasi zan helburu honeekaz:

- Liburutegiko ondare bibliografikoari zabalkunde handiagoa emotea.

- Udalaren gordetegi tematikoa izatea, Bilbori buruzko informazinoa jaso eta eskuratu ahal izateko.

- Liburutegia eta toki mailako funtsak ezagutarazotea, Europeana atariaren bidez eskuragarri jarrita.

Dagoeneko Europeana atarian dagoan funtsaz gan, Bilboko Liburutegi Digitalak Bilbao udal aldizkariko eta Pérgola bere kultur gehigarriko 16.000 artikulu inguru eskaintzen ditu.

Bilbao aldizkaria udalaren hileroko argitalpena da, Bilbori buruzko albisteak batzen dituana, hainbat gairi buruz: udalaren eguneroko gaiak, auzoak, alkarteak, historia, artea, ekonomia, kirolak, konsumoa, osasuna eta, jakina, baita kulturea be.

Bilbao aldizkarian 2003tik 2014ra arte argitaratutako artikuluak gehitu dira gordetegira eta horri esker, jente gehiagorengana helduko da. Era berean, ikertzaileentzat eta Bilboko eguneroko gaiak eta historia ezagutu nahi dabenentzat be erabilgarria da.

Agiri digitalen bildumea handitzen joango da apurka-apurka, funts zaharreko lanak eta, batez be, Bilbori buruzko funtseko lanak sartuko baitira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu