IX. Tene Mujika bekea Debako zentral nuklearraren proiektua ikertzeko

Bizkaie! 2014-07-11 13:53   kulturbiz

Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak Tene Mujika sariaren deialdi barri bat egin dabe, 6.000 euroko diru-laguntzinoa emongo dauena, Deban eregi nahi izan zan zentral nuklearraren proiektua eta haren inguruko gorabeherak ikertzeko. Proiektuak 2014ko abenduaren 12ra arte bialdu daitekez helbide honetara: artxiboa@deba.net

Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak Tene Mujika sariaren deialdi barri bat egin dabe, 6.000 euroko diru-laguntzinoa emongo dauena, Deban eregi nahi izan zan zentral nuklearraren proiektua eta haren inguruko gorabeherak ikertzeko.

1970eko hamarkadan Iberduero enpreseak hainbat zentral nuklear eregi nahi izan zituan Euskal Herrian, horreetako bat Deban, Mendatako puntan. Proiektu haren kontrako protesta eta erresistentzia antolatu zan eta azkenean lortu zan zentrala ez egitea, eta gaur egun euskal kostaldeko Geoparkea dago bertan. Bai Deban bertan bai Euskal Herrian sortu zan mobimentua hobeto ezagutzeko, orduko historia, lekukotasunak, zergaitiak eta ondorioak batuko leukezan ikerketa-lan bat egitea litzateke beka honen helburua, edozein dala be lanari ekiteko metodologia: historiografia, kazetaritzea, soziologia, ekologia, antropologia… baita horreetako zenbaiten nahasketea be.

Proiektuak aztertzean, ondoko puntuak hartuko dira kontuan, besteak beste: testuaren kalidadea, informazinoaren zehaztasuna, ikerketearen barritasuna, iturrien aberastasuna…

Banaka nahiz taldean aurkeztu daitekez parte-hartzaileak. Proiektu bakotxaren egileak ondorengoak aurkeztu beharko ditu, emailez atxikitako dokumentuan: Egilearen edo egileen curriculum laburra, orri banatan, egindako lanak aitatuz, baita harremanetan jarteko helbide eta bestelakoak be. Era berean, egin nahi dan lanaren azalpena, 4-6 orri bitarteko luzerakoa, egoki eretxitako ezaugarriak zehaztuz. Azken buruan, idazlanaren lagina, 15-20 orrialde bitartekoa.

Proiektuak 2014ko abenduaren 12ra arte bialdu daitekez helbide honetara: artxiboa@deba.net

Martin Ansok, Elixabete Garmendiak eta Sabino Ormazabalek osotutako epaimahaiak, jasotako proiektu guztiak aztertu eta horreen arteko bat izentauko dau irabazle 2015eko urtarrila amaitu baino lehen.

Aurkeztutako lanek behar ainako kalidaderik ez dabela eretxi ezkero, bekea emon barik itxi leikie epaimahaikoek.

Epaimahaiak, Udalagaz bat eginda, aholkua emon ahal izango deutso irabazleari, proiektua osotzeari eta hobetzeari begira. Irabazleak konpromisoa hartu beharko dau ahoku horreek aintzat hartzen saiatzeko.

Era berean, udalak bere prestasuna adierazoten dau bere eskura dituan informazinoak irabazlearen esku jarteko, ikerlana gauzatu ahal izateko.

Bekako diru-kopuruaren erdia, izentau bezain laster jasoko dau irabazleak, eta beste erdia, idazlan amaitua entregau eta epaimahaikoek onespena emondakoan, lehen erdia jasoten dauenetik urtebetera hain zuzen be.

Irabazleak, izendapena jaso eta urtebeteko epea izango dau gehienez, idazlan amaitua antolatzaileei helarazoteko. Irabazleak bere lana entregauko ez baleu, edo haren izaerea eta kalidadea, epaimahaikoen eretxiz, proiektuan azaldutakoen aldean nabarmen kaxkarragoak balira, irabazleak itzuli egin beharko dau jasotako dirua.

Diru-laguntzinoa jasotako lanaren jaubetza egilearena izango da. Elkar argitaletxeak argitaratuko dau idazlana, eta egile-eskubideak ohiko moduan pagauko deutsoz egileari. Epaimahaikoek onespena emoten dabenetik sei hilebeteko epean kaleratu beharko da liburua, eta bertan, bekearen aitamena egingo da nahitaez.

Beka-deialdi honetan parte hartzeak, bertako oinarriak ontzat emotea dakar. Horreen ulermenean dudarik balego, epaimahaikoei jagoke erabagitea, eta, epaimahaikoek egin ezean, antolatzaileak erabagiko dau.


2013

2013an irabazi eban Josu Martinezek Tene Mujika Bekea. Udagoienean kaleratuko dau Hamaika aldiz ihes lan irabazlea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu