Xabier Aranburu kazetari eta euskaltzain urgazlea hil da

Bizkaie! 2014-07-11 14:57   kulturbiz

Atzo, 2014ko garagarrilaren 10ean, Xabier Aranburu kazetari eta euskaltzain urgazlea hil zan Donostian, 82 urte zituala. Bere aldeko hileta eleizkizuna gaur izango da, arratsaldeko 18:00etan, Donostiako Gros auzoko San Inazio parrokian.

Atzo, 2014ko garagarrilaren 10ean, Xabier Aranburu kazetari eta euskaltzain urgazlea hil zan Donostian, 82 urte zituala. Bere aldeko hileta eleizkizuna gaur izango da, arratsaldeko 18:00etan, Donostiako Gros auzoko San Inazio parrokian.

Xabier Aranburu Sagarzazu Hondarribian jaio zan, 1931eko irailaren 4an. Madrilen ikasi eban Kazetaritzea. Donostiako La voz de España egunkarian egin eban lan eta Gipuzkoako Kazetarien Alkarteko presidentea izan zan.

Artikulu eta liburu ugari idatzi eban, besteak beste, Olerti, Zeruko Argia edota El Bidasoa aldizkarietan argitaratu zituan bere lanak.

Hondarribiko historia, ohiturak eta kulturari buruz berbaldiak emon zituan, eta hainbat lan publikatu bere.

Euskaltzaindiak 1975eko bagilaren 27an izentau eban euskaltzain urgazle. Euskalerriko Adiskideen Alkarteko eta Eusko Ikaskuntzako kidea zan, baita Gipuzkoako Ozeanografia-Fundazinokoa be. Bestalde, Euskal Dantzarien Biltzarra erakundearen sustatzaileetako bat izan zan.


Argitaratutako lan batzuk:

El camino de Santiago por Hondarribia.
• Arqueología en el Jaizkibel.
• Hondarribia Ciudad amurallada.
• Hondarribia ya estaba habitada hace mas 800 años.
• Alarde de Fuenterrabía = Ondarribiko alardea
(Félix Garridoren ilustrazinoakaz).
• Terranova La ruta del bacalao.
• Juan Ignacio de Iztueta.
• Paseos por la ciudad : Hondarribia.
(Xabier Sagarzazuren ilustrazinoakaz).
• Hirian barrena: Hondarribia (Xabier Sagarzazuren ilustrazinoakaz).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu