Errobiko Festibalaren 19. edizinoa prest dago

Bizkaie! 2014-07-17 11:36   Musikea

Baionan bagilean estreinautako Gerezien denbora uri pastorala barriro ikusteko aukerea eskainiko dau Errobiko jaialdiak, izan be domekan, garagarrilaren 20an, beste emonaldi bat egingo dabe Itsasun bertan. Garagarrilaren 17tik 20ra musikea izango da nagusi festibalean, baina erakusketek, berbaldiek, umeentzako ipuin kontalariek eta mendiko ibilaldiek be badaukie lekua egitarauan.

Baionan XX. mende hasieran burdingintzako beharginek bizi izandakoak ditu ardatz Gerezien denbora pastoralak. Itxaro Bordak idatzi dau testua, eta zuzendaria Beñat Axiari da, Errobiko jaialdieran antolatzailea. Ehun lagun baino gehiagok hartuko dabe parte pastoralean. Betiko pastoralaren errituala segiduko dabe, forma tradizionalak errespetau ditue, baina gaia, langileen mundua, ez da inoiz jorratu pastoraletan. Eszenatokian Mixel Ducau, Caroline Philllips eta Benoit Lamerain musikariak izango dira.

Domekea baino lehen, baina, makinatxu bat saio atondu ditue Itsasun. Eguenean, 21:30ean, Boson Septet taldeak -Julen Axiari, Camille Sebathier, Paul-Antoine Roubet, Maxime Laval, Maylis Maronne, Vincent Roubaud eta Dimitri Kogane osotutako bandea- jazza eta musika tradizionala buztartuko ditu kontzertuan.

Barikuan, Atharriko inguruetan osteratxua egingo dabe umeekaz musikari eta kontalariek, 15:00etan. Afalostean, 21:30etik aurrera, El Niño de Elche eta Raul Cantizanok flamenko emonaldia egingo dabe. Zapatuan, Gerezien denbora pastorala berbagai izango dabe Itxaro Borda egileagaz, eta ostean irakurketa dramatizaua egingo dabe Maika Etxekoparrek eta Mylene Charrierek. Iluntzean, Amaren Alabak talde zuberoarrak eta Anguelique Ionatos kantari greziarrak kantaldia emongo dabe. Egunero, goizeko hamarrak inguruan, barriketaldiak antolatu ditue festibaleko artistekaz.

Errobiko Festibalaren egitarau osoa eta argibide gehiago, hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu