Costa Rica, Osetia, Txina eta Hegoafrikako taldeak, Portugaleteko 40. Nazinoarteko Folklore Jaialdian

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-07-17 15:50   Kulturea

Munduko musika eta jantza tradizionalak ezagutzeko aukera ederra eskainiko dau Portugaleteko Nazinoarteko Folklore Jaialdiak aurten bere bai, izan be garagarrilaren 21etik 27ra bitartean, Polonia, Costa Rica, Osetia, Txina, Hegoafrika eta Aragoiko taldeek euren lanik ikusgarrienak erakutsiko ditue berton. Eta jakina Elai Alai jantza talde antolatzaileak be parte hartuko dau.

Bilboko Rekalde aretoan egin dabe aurtengo edizinoaren aurkezpena jaialdiko arduradun Gaizka Benguriak eta Aitor Beitiak, Kultura diputadu Josune Ariztondok, Eusko Jaurlaritzako Clara Monterok eta Mikel Torres Portugaleteko alkateak.

Garagarrila hasi orduko portugaletetarrek badakie Foklore Jaialdia hur dagoala, esan dau herriko alkateak. Eta horregaitik urtero kalea jentez beteten da, azkenengo urteetan La Canilla ibiltokia, hain zuzen be. Edizino honetan be bertan egingo dira emonaldiak, garagarrilaren 21etik 24ra, 21:30etik aurrera. Astelehenean, Portugaleteko Elai Alai, Costa Ricako Tierra y Cosecha eta Ipar Osetiako Gorets taldeek egingo dabe jantzan; martitzenean, Txinako Kiandongnan eta Poloniako Warszawiankaren txandea izango da; eguaztenean, oseatiarrek errepetidu egingo dabe, Hegoafrikako Umuzi wenkosi taldekoekaz batera; eta, eguenean, Txina, Hegoafrika eta Euskal Herriko taldeak atzera be ikusteko aukerea egongo da.

Musika saio bi egingo ditue, hilaren 25ean eta 26an, eta amaitzeko, 27an, Munduko jantzak emonaldia eskainiko dabe talde guztiek, Carlos VII kalean ipinitako eszenatokian. Taldeak banan-banan egingo dabe jantzan, ikusleak ez dira mobidu be egin beharko, argitu dabe antolatzaileek.

Behin Portugaleteko egitaraua amaituta, urtero lez, jaialdia Euskal Herriko hainbat herritara zabalduko da, besteak beste, Ermua, Getxo, Zornotza, Arrasate, Gorliz, Sopuerta, Gorliz eta Donostiara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu