Carlos Terronek eta Jose Maria Larrazabalek 2014ko Bilbainada Lehiaketako lehen saria irabazi dabe

Bizkaie! 2014-07-17 18:36   Musikea

Carlos Terronek Bilbao Botxito, mi tierra izenburuko bilbainadeagaz irabazi dau aurtengo lehiaketea, eta igaz akzesit bat lortu eban Del Bocho y marchoso kantuagaitik. Bestalde, Larrazabalek Aire bilbotarrak izenburuko bilbainadeagaz eskuratu dau aurtengo saria, 2010, 2012 eta 2013ko edizinoetan lortutako garaipenei jarraipena emonez.

Bilbainadea, Bizkaiko uriburuko musika-generorik bereizgarriena, errepertorioa barrituz doa etenbarik, Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Radio Nervion eta TeleBilbaoren lankidetzaz urterik urte antolatzen dauen lehiaketeari esker. XXVI. edizinoan, sari nagusia Carlos Terron Sotok eta Jose Maria Larrazabal Alzagak irabazi dabe, gaztelaniaz eta euskeraz, hurranez hurran.

Bata zein bestea Bilbainada Lehiaketearen aurreko edizinoetan saritutako hainbat kanturen egileak dira. Carlos Terronek Bilbao Botxito, mi tierra izenburuko bilbainadeagaz irabazi dau aurtengo lehiaketea, eta igaz akzesit bat lortu eban Del Bocho y marchoso kantuagaitik. Bestalde, Larrazabalek Aire bilbotarrak izenburuko bilbainadeagaz eskuratu dau aurtengo saria, 2010, 2012 eta 2013ko edizinoetan lortutako garaipenei jarraipena emonez.

955na euroz eta estatuatxu oroigarri banaz osotutako sari nagusiakaz batera, epaimahaiak 420na euroz gehi plaka oroigarri banaz saritutako zortzi akzesit be banatu ditu. Horreen artekoa dogu Azkuna tiene su habanera izenburukoa, Veronica Dominguezena, oraintsu hil dan Bilboko alkatea protagonista dauen lehenengo bilbainada saritua.

Ondokoak izan dira epaimahaiko kideak: Ibone Bengoetxea, lehen alkateordea eta Kultura eta Hezkuntza Sailaren arduraduna; Iñaki Uranga kantaria eta El Consorcio taldeko kidea; Txomin Mujika, BilbaoMusika udal erakunde autonomoko zuzendari kudeatzailea; Amagoia Loroño, Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoko zuzendaria, eta Enrique Campos, lehiaketea antolatzen daben Radio Nervion eta TeleBilbaoko zuzendaria.

Sariak Aste Nagusiko barikuan banatuko dira, 12:00etako ohiko kontzertua baino lehen, Casilda Parkeko Pergolan, Aste Nagusian zehar Bilbainada zaletuen eszenatokian. Era berean, saritutako kantuak CD batean batuko dira eta genero musikal hau bizibarritzeko urtero Arriaga Antzokian egiten dan gala berezi batean aurkeztuko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu