Elkarrekilan Zuberoan udalekuak antolatu ditue garagarrilaren 24tik 30era

Bizkaie! 2014-07-23 11:50

Aurten lehenengoz eskainiko ditue Ikastolen Elkarteak eta Uda Leku alkarteak Elkarrekilan Zuberoan izeneko udalekuak. Euskal Herriko 9-15 urte bitarteko ehun bat umek hartuko dabe parte. Mauleko Agerria etxean izango da egotaldia, garagarrilaren 24tik 30era. Begiraleak Bidasoaz bi aldeetakoak izango dirala adierazo dabe arduradunek.

Aurten lehenengoz eskainiko ditue Ikastolen Elkarteak eta Uda Leku alkarteak Elkarrekilan Zuberoan izeneko udalekuak. Euskal Herriko 9-15 urte bitarteko ehun bat umek hartuko dabe parte. Mauleko Agerria etxean izango da egotaldia, garagarrilaren 24tik 20era. Begiraleak Bidasoaz bi aldeetakoak izango dirala adierazo dabe arduradunek.

Donostian egin dabe aurkezpena Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko buruak, Nagore Amondarain Ikastolen Elkarteko Aisialdi Taldeko arduradunak, Anaiz Olzomendi Uda Leku alkarteko kideak, Michel Etxebest Mauleko alkateak eta Mertxe Aizpurua Udalbiltzako presidenteak.

Orain arte, Ikastolen Elkarteak Nafarroa Garaiko, Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko umeentzat antolatu ditu udako aisialdi proiektuak, eta Seaskak Uda Leku alkartearen bitartez eskaintzen ditu bereak Zuberoako, Nafarroa Behereko eta Lapurdikoentzat. Halanda ze, alkarte biek alkarlanean sortu daben Elkarrekilan Zuberoan egitasmoa aitzindaria da.

Udaleku honen helburua euskal lurralde guztietako ikasleen arteko zubi lana egitea da, Tellituren esanetan. Ehun gazte honeek euren arteko harremanak hasteko aukerea izango dabe, euskalkiak nahasteko, jolasak eta interesak trukatzeko" azaldu dau.

Udalekuetan, umeak bisitan joango dira Mauleko gaztelura, eta herrialdearen historiaren barri izango dabe; Zuberoako lehenengo sektorearen egoerearen ganeko informazinoa jasoko dabe; Euskal Herriko Laborantza Ganbarearen ze lan egite dauen azalduko deutsie; eta espartingintzaren industria ezagutuko dabe.

Naturea be hur eukio dabe, Basabürüko ganetara, Arbailako basoetara eta Kakuetako eta Holtzarteko arroiletara joango dira, eta bertako kultura eta aisialdia zertan diran jakingo dbe Euskal Herria Zuzenean jaialdia, maskaradak, trinketea, kantak eta abar.

Bertako sortzaileen bisita be eukiko dabe, eta Pier Paul Berzaizek idatzitako Ni, Petti Buhamea pastorala ikustera joango dira Garindainera. Jakina, Mauleko igerilekuetara be joango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu