Tokioko Atzerriko Ikasketen Unibersidadeak Euskerea eta Euskal Kulturea erakutsiko ditu

Bizkaie! 2014-07-28 11:33   kulturbiz

Etxepare Euskal Institutua munduko unibersidadeetan dituan Euskera eta Euskal Kulturako Irakurletza Sarea osotzen dabil. Euskal hizkuntzearen eta kulturearen ezagutzea eta ospea nazinoartean sustatzea da ekimenaren helburu nagusia. Halanda ze, Japonen euskal ikasketen irakurletza zabalduko da datorren urtean lehenengoz, Tokioko Atzerriko Ikasketen Unibersidadean.

Etxeparek eta unibersidade japoniarrak eskaintza akademiko barria bermatuko dauen lankidetza hitzarmena sinatuko dabe udagoienean. Hitzarmenari esker, School of International and Area Studies eta School of Language and Culture Studies fakultadeetan euskal hizkuntzea, kulturea, gizarte eta historiako ikasketei ekiteko konpromisoa hartuko dau Tokioko unibersidadeak. Ganera, lizentziako eta graduondoko ikasketen programetan sartuko ditu ikasketok, bai eta antzeko maila eta iraupeneko ikastaroei jagokien kreditu kopuru bera emon be. Ikasketa horreek sustatzeko jarduera akademikoak eta ikerketeagaz lotutakoak be antolatuko ditu unibersidadeal, berbarako, mintegiak, berbaldiak, barriketaldiak, sinposioak eta abar.

Tokioko Atzerriko Ikasketen Unibersidadearen helburua munduko hizkuntzak eta kulturak erakustea da, modu teoriko zein praktikoan, bai eta eurei buruzko ikerketak sustatzea bere. 50 hizkuntza inguru erakusten ditue bertan, beste hainbat ikertzeaz gan.

Etxepare Euskal Institutuak esker ona adierazo deutsie aspalditik Japonian euskal kulturea ezagutzera emoten dabilzan eta institutuaren laguntzaileak diran Sho Hagio, Nami Kaneko eta Hiromi Yoshida japoniar euskaldun ezagunei.

Tokiokoa kontutan izanda, datorren urtean 27 irakurlek osotuko dabe Etxepare Euskal Institutuaren nazinoarteko irakurletza sarea, 17 herrialdetako 34 unibersidadetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu