Martxan da Alberto Handia XXVI. Zientzia Fikzinozko Literatura Lehiaketea

Bizkaie! 2014-07-28 15:47   Kulturea

EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultadeak Alberto Handia XXVI. Zientzia Fikzinozko Literatura Lehiaketearen deialdia egin barri dau. Kontakizunak euskeraz edo gaztelaniaz aurkeztu daitekez, zemendiaren 3a baino lehen. Irabazleak 2.000 euroko saria jasoko dau, eta bigarrenak, 1.000 eurokoa.

Kontakizunek gitxienez 15.000 berba eta gehienez 25.000 euki behar ditue. Jatorrizko lanak (hiru ale) eskura emon beharko dira edo, bestela, postaz bialdu Zientzia eta Teknologia Fakultadera (Dekanotza, 644 posta kutxa, 48080 Bilbo). Iberiar peninsulatik kanpo bizi diran parte-hartzaileek posta elektronikoz bialdu ahal izango ditue, ztf.albertohandia@ehu.es helbidera.

Epaimahaia EHUko irakasleek osotuko dabe. Sariak abenduaren 19an banatuko dira, urte ameiarako ekitaldi berezi batean. Testu irabazleak formatu digitalean argitaratuko dira, EHUko Argitalpen Zerbitzuko atarian. 2007tik 2010era bitartean saritutako kontakizunak be bertan dagoz irakurgai.

Igaz, 100 kontakizun aurkeztu ziran. Euskal Herriaz aparte, hainbat lekutatik ailegau ziran testua, besteakl beste, Alemania, Argentina, Bolivia, Brasil, Txile, Kolonbia, Kuba, Ekuador, AEB, Frantzia, Guatemala, Honduras, Mexiko, Israel, El Salvador, Suedia, Uruguai,Venezuela eta Espainiatik. 2013an Santiago Garcia Albas gasteiztarraren El Rey Lansquenete lana izan zan irabazlea, eta bigarren saritua, Jose Angel Menendezen Tellus.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu