Martxan dago Bartzelonako Euskal Etxeak antolatutako III. EH Sona lehiaketea

Bizkaie! 2014-08-04 15:50   Musikea

Euskeraz abestu eta EH Sona jaialdian egundo parte hartu ez daben talde eta bakarlariek parte hartu leikie lehiaketan. Gitxienez hiru abesti bialdu behar dira, irailaren 28a baino lehen.

Euskeraz abestu eta EH Sona jaialdian egundo parte hartu ez daben talde eta bakarlariek parte hartu leikie lehiaketan. Gitxienez hiru abesti bialdu behar dira, irailaren 28a baino lehen.

Talde irabazleak Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen dauen EHSona 2014 jaialdiaren barruan kontzertu eskaintzeko aukerea izango dau, Razzmatazz aretoan, Zea Mays taldeagaz batera. Euskal Etxeak ordainduko ditu taldearen bidaia, loa eta afari gastuak. Zuzeneko hori zemendiaren 21ean izango da, eta gehienez 50 minutuko iraupena eukiko dau.

Bartzelonako Euskal Etxeko arduradunek jakinarazo dabenez, parte-hartzaileek gitxienez hiru kanta bialduko beharko ditue, formatu digitalean. Irailaren 28an amaitzen da epea. Urriaren 1ean ezagutarazo dabe nor dan irabazlea. Informazino gehiago behar izan ezkero: Bartzelonako Euskal Etxea Centre Cultural, Placeta Montcada 1-3, 08003-Bartzelona edo kulturabcn@euskaletxeak.org.

Epaimahaia Euskal Herrian eta Bartzelonan musika munduan lan egiten daben hainbat lagunek osotuko dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu