The Kooks, Holy Ghost!, Anna Calvi eta The Barr Brothers taldeak be BIME Live! jaialdian joko dabe

Bizkaie! 2014-08-12 15:43   Musikea

Urriaren 31n eta zemendiaren 1ean, Barakaldoko BECen egingo dan BIME Live! jaialdiko antolatzaileek kartela osotzen segiduten dabe. The Kooks, Holy Ghost!, Anna Calvi eta The Barr Brothers taldeak dira azkenengo barritasunak. Horrezaz aparte, The National, Placebo, Mogwai, Macy Gray, Basement Jaxx, Mando Diao, The Divine Comedy, Billy Bragg, Imelda May eta Thurston Moore bandek be joko dabe.

The Kooks laukote britainiarrak indie rock estiloa egiten dau, 2006an kaleratu eban lehen diskoa, Inside In/Inside Out. Kanta ezagunak ditue, Naive, She Moves In Her Own Way edo Ooh La, esaterako. Konk (2008) eta Junk of the Heart (2011) diskoa atera ditue ostean. Irailaren hasieran izango da kalean Listen lan barria.

Holy Ghost! synthpop bikotea New Yorketik dator. Nick Millhiser eta Alex Frankel kideek osotzen dabe. Moby, Cut Copy eta MGMT taldeen nahasketak egin ditue, LCD Soundsystemegaz jo dabe, eta orain arte lan bi kaleratu ditue: Holy Ghost! 2011n eta Dynamics 2013an.

Anna Calvi kritikeak nabarmendu dauen konposatzaile eta gitarrista britainiarra da. Disko luze argitaratu ostean, Strange Weather EPa da bere beharrik barriena. The Barr Brothers folk laukote kanadarrak bigarren lana aurkezteko dau Barakaldon, Sleeping Operator.

Irailaren 4a arte jaialdiko bi egunetarako bonua salgai egongo da, 54 euroan ( gehi gastuak, 3 euro).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu