Badator Zeanuriko Ermiten XXVII. Mendiko Martxea

Bizkaie! 2014-08-21 11:35

Irailaren 6an, zapatuan, egingo da Zeanuriko Ermiten Mendi Martxea. Aurtengoagaz hogeita zazpigarren urtea beteko dau 1988an jaio eta klasiko bihurtu dan oinezko martxa honek. Orduan antolatu eban lehen aldiz Joko Alai Alkarteko mendi sailak, eta ordutik hona hutsik egin barik eutsi deutsie zeanuritarrek urteroko hitzorduari.

Irailaren 6an, zapatuan, egingo da Zeanuriko Ermiten Mendi Martxea. Aurtengoagaz hogeita zazpigarren urtea beteko dau 1988an jaio eta klasiko bihurtu dan oinezko martxa honek. Orduan antolatu eban lehen aldiz Joko Alai Alkarteko mendi sailak, eta ordutik hona hutsik egin barik eutsi deutsie zeanuritarrek urteroko hitzorduari.

Helburuak hasierako berberak dira: goiza natureagaz hartu-emonetan eta kirola eginez pasetea, eta herritarrei zein kanpotarrei Zeanuriko (Bizkaia) inguru zabalak eta ondare kulturala ezagutzera emotea. Ez dira gitxi, izan be, herri honetan sakabanatuta dagozan ermita edota baseleizak, danetara, hogei.

Urteerea herriko frontoian izango da, goizeko 07:30ean, eta ibilbide osoa egiten dabenek, 35 bat kilometrotan zehar, hemeretzi ermita edota baseleiza bisitauko ditue, aurten be Igiriñaoko (Gorbeia) Edurretako Amarena kanpoan geratuko baita.

Ibilbide osoa egin nahi ez dabenentzako, beste bi aukera dagoz, 15 eta 28 kilometrokoak, hain zuzen be. Ertaina, San Juanetik helmugara joateko aukerea emoten dauena eta laburra, San Migeletik helmugara.


Martxearen ganeko zehetasunak

* Izena emotea:
- 8 € - Irailaren 3a baino lehen, sartu BBK-ko kontu honetan : 2095 0335 29 3830586275.
- 10 € - Egun berean 06:45etik aurrera, herriko plazan.
- 4 € - 14 urtetik beherakoak.
- 4 € - Joko-Alaiko bazkideak.

* Urteerea: 07:30ean, herriko frontoian.

* Osasun-zaintza, jan-edana eta kontrol puntuak egongo dira ibilbidean zehar.

* Helmugako kontrola 15:30ak arte zabalik egongo da.

* Amaieran opari bat emongo da.

* Herriko frontoain dutxak zabalik egongo dira.

* Laguntzaileak: Zeanuriko Udala, Norbega-Coca-Cola, Arratiako Gurutze Gorria, Txoko Sagarna, Jubilatuen tabernea, Frontoiko tabernea, Loli-Leire dendea eta Batzokia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu