Zinebik kirolari ezinduen talde baten bizitzea erakusten dauen 'Camino a Olimpìa' lana aurkeztuko dau Bilbon

Bizkaie! 2014-08-28 10:52   Barriak

Glasow zuzendari alemanak, bera be ezindua, bere burua kirolaren areriotzat hartzen dau, eta joko paralinpikoak erabateko inkongruentzia lez ulertzen ditu. Oraingoan, Londoneko Joko Paralinpikoetan parte hartzen daben lau atletaren eta boleibol talde baten bizitzetan sartzen da. Eurekaz kirolaren ganean berba egiten dau, baina baita bizitzeari eta bakotxaren bildurren ganean be.

Hileko dokumentala, Zinebi Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiak urte osoan bere programazinoari jarraipena emoteko antolatu dauen estreinaldien zikloak, Camino a Olimpia filma eskainiko dau eguenean, abuztuaren 28an, Bilboko Multicines aretoetan (José María Escuza, 13), 20:00etan. Sarrerearen prezioa 3,70 eurokoa da.

Bilboko Udalak jakinarazo dauenez, lana Londoneko Joko Paralinpikoetan parte hartzen daben atleta batzuen eta boleibol talde baten bizitzetan sartzen da.

Camino a Olimpia lanak, Niko von Glasow zuzendari alemanak, zeozelako urritasuna edo ezintasuna daben personen eguneroko bizitzak erakusteko egin dauen trilogia osotzen dau. Hirugarren parte horretan, zinegilea, bera be ezindua, bere burua kirolaren areriotzat hartzen dauena, eta joko paralinpikoak erabateko inkongruentzia lez ulertzen dituana, Londoneko Joko Paralinpikoetan parte hartzen daben lau atletaren eta boleibol talde baten bizitzetan sartzen da. Eurekaz kirolaren ganean berba egiten dau, baina baita bizitzeari eta bakotxaren bildurren ganean be.

Niko von Glasowek, Rainer Werner Fassbinder zuzendari ezagunari kafeak eroanez hasi eban bere zinema ibilbidea. New York University izenekoan eta Poloniako Lodzeko Eskolan ikasi eban, eta Alemaniako Akademiak hainbat sari emon deutsoz: Weddingguests haren lehen filmari eta Marie's Song edo Nobody is perfect lanei, besteak beste.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu