Euskera irakurle taldeetan izena emoteko epea irailaren 10ean amaituko da

Bizkaie! 2014-08-29 10:42   kulturbiz

Egun batzuk baino ez dira geratzen Bilboko euskera irakurle taldeetan parte hartu ahal izateko eta izena emoteko epea be azken txanpan dago, izan be, irailaren 10ean amaituko da. Izena emoteko erak: Foru Liburutegian bertan (beheko pisuan), telefonoz (946082487) edota posta elektronikoz (foru_liburutegia@bizkaia.net).

Egun batzuk baino ez dira geratzen Bilboko euskera irakurle taldeetan parte hartu ahal izateko eta izena emoteko epea be azken txanpan dago, izan be, irailaren 10ean amaituko da. Izena emoteko erak: Foru Liburutegian bertan (beheko solairuan), telefonoz (946082487) edota posta elektronikoz (foru_liburutegia@bizkaia.net); gehienez 20 persona onartuko dira.

Kontuak kontu, irailaren 11n hasi eta abenduaren 11ra bitartean, hamabostean behin, eguenetan, 18:00retatik 20:00retara izango dira hitzorduak Bilbon, Foru Liburutegiko 5. pisuan.

Dinamizatzailea Julen Gabiria idazlea izango da eta landuko diran irakurgaiak, barriz, Iñigo Aranbarriren Apirila, Arrate Egañaren Paradisua, Lander Garroren Gerra txikia, Mikel Tabernaren Alkasoroko benta, Agota Kristofen Koaderno handia eta Mikel Peruarenaren Ez obeditu inori. Edozelan be, behin-behineko zerrendea da hori eta leitekeana da hortik irakurgai batzuk kentzea edota beste batzuk sartzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu