Andrea Acostaren 'Erabilera-gidaliburua' erakusketea ikusgai dago Rekalde aretoan

Bizkaie! 2014-09-11 12:21   Kulturea

Bilboko Zorrotzaurre eta Deustuko Erriberan ikusitakoak batu ditu Andrea Acosta artista kolonbiarrak urriaren 12ra arte Rekalde aretoan egongo dan Erabilera-gidaliburua erakusketan. Komanditario Berriak taldeak egindako enkarguaren emoitzea da.

Uriaren lehenaldi industriala agirian dago daborduko Bilboko Zorrotzaurre eta Deustuko Erriberako inguruetan. Auzuneotan gora eta behera ibili ostean, eta bazter guztietatik eta bazter guztietara begiratu ondoren, mapa berezia osotu dau Acostak.

Sarritan Bilboko mapatik kanpo geratzen dan paraje horreen ganeko gogoetea enkarguz egin dau, Komanditario Berriak ekimeneko arduradunek eskatuta. Industrialdea berreskuratzeko proposamena egin eutsien Acostari, Bilboko azkenengo urigintza planen kontrapuntu moduan. Espazio postindustrialekaz arduratuta dagoen herritar talde batek bultzatu dau egitasmoa.

Komanditario Berriak gizartetik sortutako artea bultzatzeko plataforma bat da, gizataldeen beharrizanei erantzuna emoteko artelanak bideratuz. Kontzeptua orain 20 urte Frantzian sortu zan, François Hers artisteak bultzatuta. Euskal Herrian, Artehazia alkarteak daroa programea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu