Fernando Bovaira izango da 62. Donostia Zinemaldiaren epaimahaiburua

Bizkaie! 2014-09-11 15:30   Barriak

Eric Khoo, Mariana Rondón, Marjane Satrapi, Nastassja Kinski, Reinhold Vorschneider eta Vlad Ivanov izango dira, Fernando Bovaira epaimahaiburuagaz batera, Donostia Zinemaldiko epaimahaikideak. Oleg Sentsov kartzelan dagoan zinemagile ukrainiarra ohorezko epaimahaikide izentau dabe.

Eric Khoo, Mariana Rondón, Marjane Satrapi, Nastassja Kinski, Reinhold Vorschneider eta Vlad Ivanov izango dira, Fernando Bovaira epaimahaiburuagaz batera, Donostia Zinemaldiko epaimahaikideak. Oleg Sentsov kartzelan dagoan zinemagile ukrainarra ohorezko epaimahaikide izentau dabe.

Fernando Bovaira produktoreak hainbat pelikula arrakastatsutan egin dau behar, bestek beste, Los otros, Mar adentro eta La lengua de las mariposas lanetan. Regresión filmearen postprodukzinoan dabil lanean orain.

Nastassja Kinskik Win Wendersen eskutik debutau eban, Falsche Bewegung pelikulan. Ospea Roman Polanskiren Tess (1979) filmeko protagonistearen antzezpenari esker lortu eban. Marjane Satrapi Iranen jaio zan eta Persepolis komiki eta pelikuleagaz arrakasta handia lortu eban. Mariana Rondon venezueldarrak Pelo malo lanagaz Urrezko Maskorra irabazi eban igaz. Eric Khoo Zhao Wei Films/Gorylah Pictures produkzino-etxeko burua da. Reinhold Vorschneider argazki-zuzendari da, dokumental eta fikzinozko film luzeetan.

Oleg Sentsov ohorezko epaimahaikidea maiatzaren 10ean atxilotu eban Errusiako Federazinoko Segurtasun Zerbitzu Federalak, eta oraindino kartzelan dago. Euromaidanen Kieveko protestak babestu zituan eta Krimea Errusiaren mende geratzearen kontrako jarrera adierazo eban. Adierazpen askatasunaren alde eginez, eta European Film Academyk eskatuta (EFA), Donostia Zinemaldiak, aurten, Oleg Sentsov epaimahai ofizialeko ohorezko kide izatea erabagi dau, beste zinema-jaialdi batzuek (Motovun eta Veneziakoak, besteak beste) egin daben lez, adierazo dabe Zinemaldiko arduradunek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu