Bertoko eta kanpoko argazkilarien topaleku izango da Bilbo urrian

Dabi Piedra Robledo 2014-09-12 14:08   kulturbiz

Bilboargazki ekimenaren zortzigarren ekitaldiaren barri emon dabe Udalak eta Euskal Herriko Argazkilari Taldeen alkarteak. Oraingo honetan, bertoko zein atzerriko argazkilarien zortzi erakusketa, tailerrak eta berbaldiak programau ditue. Ganera, igazko arrakastea ikusita, umeentzako argazkilaritza lantegia barriro egitea erabagi dabe. Erakusketak Bilboko hainbat lekutan egongo dira ikusgai urrian.

Bilboargazki ekimenaren zortzigarren ekitaldiaren barri emon dabe Udalak eta Euskal Herriko Argazkilari Taldeen alkarteak. Oraingo honetan, bertoko zein atzerriko argazkilarien zortzi erakusketa, tailerrak eta berbaldiak programau ditue. Ganera, igazko arrakastea ikusita, umeentzako argazkilaritza lantegia barriro egitea erabagi dabe. Erakusketak Bilboko hainbat lekutan egongo dira ikusgai urrian.

Iñaki Lopez Agileta Bilboko Udaleko kultura arduradunak azaldu dauenez, Bilboargazkik badauka ezaugarri bat zaleak erakarten dituana: Artistakaz hartu-emona egoten da, berbaldi eta topaketen bidez, jenteak argazkilari profesionalak ezagutu leikez eta hori asko estimetan da. Zaleentzako topagune garrantzitsua dan arren, Lopez Agiletak zehaztu dau, erakusketetan parte hartuko daben argazkilari guztiak profesionalak dirala, ibilbide oparoa daukie guztiek. Argazkilaritzea komunikazinorako bide bat da, zabala, jente askorengana heltzen dana, aitatu dau.

Bilboargazkiren antolatzaileek azpimarratu dabe, aurtengo edizinoan aniztasuna egongo dala. Jatorriari jagokonez, bertoko zein kanpoko argazkilariak egongo dira, dino Lopez Agiletak. Euskal Herriko Argazkilari Taldeen alkarteko ordezkari Juan Armentiak ganeratu dauenez, artista batzuk ezagunak dira, beste batzuk ez horrenbeste, baina danek daukie maila bikaina eta kalidade handiko lanak erakutsiko doguz. Estilo aldetik be, danetarikoa egongo da: naturea, arkitekturea, personak zein paisajeak irudikatzen dituen argazkiak ipiniko ditue Bilbon. Zuri-baltzezko, koloretako zein hiru dimensinotako argazkiak ipiniko ditue.

Erakusketa nabarmenenetako bat, Wang Yao txinatarrarena izango da. Juan Armentiak azaldu dauenez, gure alkartean hartu-emona daukagu Txinako Argazkilaritza Alkarteagaz eta, horregaitik, urtero bertako artista bat ekarten dogu. Asier Castro, Luis Pontijas, Zuriñe Unzueta, Jon Gorospe, Cesar Azkarate eta Xanti Rodriguezen argazkiak be egongo dira aurten. Ganera, beste erakusketa baten, aurtengo Argizaiola sarian parte hartu daben lanen aukeraketea ikusi ahal izango da. Erakusketa guztiak urrian izango dira. Egitarau zehatza, datak eta lekuak webgune honetan begiratu leitekez: www.bilboargazki.com

Erakusketakaz batera, hiru tailer eta bost berbaldi antolatu ditue 2014ko Bilboargazkin. Luis Pontijasek eskainiko dau lantegietako bat, urriaren 3 eta 4an eta Xanti Rodriguezek bigarrena, urriaren 24, 25 eta 26an. Umeentzako tailerra be egongo da. Igaz arrakastea euki eban eta errepetidutea erabagi dogu, azaldu dau Iñaki Lopez Agiletak. Juan Armentiak zehaztu dau tailerretan jente kopuru mugatua onartuko dabela, jente gitxigaz, danek daukie zoezer ikasteko aukerea, jente asko egonda gatxagoa da parte-hartzaile guztiek probetxua ateratea. Berbaldiei jagokienez, Luis Pontijasek emongo dau lehenengoa, urriaren 3an Barrainkua aretoan. Hilaren 8an, Batzar Nagusien aretoan, Argizaiola sariare irabazle Xabier Matak eta akzesita eskuratu dabenek egingo dabe berba eta euren argazkiak proiektauko dira. Urriren 14an, Cesar Azkaratek jardungo dau; 22an, Jon Gorospek; eta, egitaraua zarratzeko, urriaren 24an, Xanti Rodriguezen berbak entzun ahal izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu