'Nor gara?' bildumako lau liburu barri argitaratu ditu Elkar etxeak

Bizkaie! 2014-09-12 15:46   Kulturea

Uxue Alberdi bertsolari eta idazleak eta Julen Tokero ilustratzaileak Pirritx, Porrotx, Marimotots, Pupu eta Loreren istorioak kontetan dituan bildumako lau lan barri kaleratu ditue: Porrotx beldurtuta, Pirritx umore zakurra, Marimotots pozik eta Pupu eta Lore triste.

Urte bitik gorako umeei zuzendutako bildumea da Nor gara?. Pailazo ezagunek egoera barriak bizi ditue istorio honeetan. Porrotx beldurtuta beharrean, berbarako, Porrotx iluntasunaren bildur dala ikusiko dabe irakurleek; eta, Marimotots pozik-en Marimotos pozarren dago, alaitasunaren antiojuak aldean ipinita.

Nor gara? bildumearen ganeko argibide gehiago, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu