Udalbiltzak udaletan kudeatuko ditu Behatokiaren euskerearen telefonoan batutako kexak

Bizkaie! 2014-09-17 11:08   Euskerea berbagai

Udalbiltzak eta Kontseiluak lankidetza hitzarmen bat aurkeztu dabe bart eta akordioaren ondorioz, Euskal Herriko Garapen eta Kohesino Fondoak 10.000 euro emongo deutsoz Kontseiluari, Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren bitartez lana egin daian.

Udalbiltzak eta Kontseiluak lankidetza hitzarmen bat aurkeztu dabe bart eta akordioaren ondorioz, Euskal Herriko Garapen eta Kohesino Fondoak 10.000 euro emongo deutsoz Kontseiluari, Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren bitartez lana egin daian.

Udalbiltzak, gainera, udaletara bialduko ditu Behatokiaren euskerearen telefonoan batzen diran kexak, udal arloari bajagokoz. Holan jakinarazo dabe Garbiñe Petriati Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendariak, Mertxe Aizpurua Udalbiltzako lehendakariak eta Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak.

Behatokiak, bere urteroko txostenean, hizkuntza eskubideen egoerearen diagnostikoa egiten dau herritarrek euskerearen telefonoaren bidez bialdutako kexak aztertuta. Oro har, bilerak egiten ditu zenbait erakundegaz, txostenaren ondorioez berba egiteko.

Behatokiak, bada, berariazko txosten bat aurkeztu deutso Udalbiltzari, toki administrazinoei jagokenez 2013an jasotako kexak batzen dituana, eta udaletan herritarren hizkuntz eskubideak bermatzerakoan atzemondako bakotasunak adierazoten dituana.

Beraz, txosten hori lan tresna garrantzitsua da udaletako hautetsientzat, toki administrazinoan euskerearen normalizazinoaren aldeko lana aztertzen eta hobetzen lagunduko dauelako, azaldu dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu